Ostiral gauak girotzen hasi da Aztarri Cup

Noaua Aldizkaria 2024ko mai. 11a, 09:13

Aztarrika Usurbilgo Gazte Asanbladak antolaturiko Aztarri Cup ekimena abiarazi dute bart frontoian.

Hasi da lagunarteko lehia eta ostiral gauen girotzea; abian da 2024ko Aztarri Cup! Bart egin dute lehen jardunaldia Usurbilgo frontoian. Aurreko edizioen ildotik, Aztarrika Usurbilgo Gazte Asanbladak antolaturiko ekimenak hockeya eta artzikirolak tartekatuko ditu.

Estreinako hitzordua, jendetsua izan da. Txapelketa hilabetez luzatuko da. Antolatzaileek sare sozialen bidez iragarri dutenez, ostiral honetan hasi eta ekaina erdialdera arte luzatuko da ekimena, ekainaren 15era arte hain zuzen.