Txirikordaren irekiera

Fanfarrikant usurbildarren plazaratzea, Txirikordaren irekieran

Noaua Aldizkaria 2024ko mai. 11a, 13:39

Girotze ekimenik ez zen falta izan ostiraleko Txirikordaren herri-inaugurazioan; tartean, Fanfarrikant herriko talde berriaren plazaratzearen lekuko eta parte hartzaile izan ziren belaunaldiarteko etxebizitza komunitarioaren herri-inauguraziora joan zirenak. Albiste honetan dituzue ikusgai eta entzungai.

Herri giro ezinhobean egin zioten harrera, adin tarte eta kolektibo ezberdinetako herrikideak txirikordatuko dituen herri proiektu berriari; elkarrekin kantuan. Abesten jarri zituenak Fanfarrikant izan zen, berriki Usurbilen osatu den fanfarre talde berria.

Txirikordaren herri-inaugurazio ekitaldian plazaratu zen Fanfarrikant eta ikusi nola girotu zuten hitzordua: