Espazio argitsuak, irekiak, zabalak, kokagune ezin ederragokoak... Hauek eta beste hainbat ezaugarri nabarmendu zituzten atzokoan Txirikordan bisitan izan zirenek. Belaunaldiarteko etxebizitza komunitario barrualdean izan ziren atzoko herri-inaugurazioan parte hartu zutenek. Jendetsua izan zen ekitaldia eta talde txiki bat baino gehiago osatu behar izan zituzten eraikin barrualdea ezagutzeko.
Usurbilgo Udaleko gobernu taldeko ordezkarien nahiz bizilagunen gidaritzapean, eraikinean gora eta behera bideratu zituzten Txirikorda sakonetik ezagutzeko interesa zutenak. Espazio komunitarioetan barrena ibili ziren; terrazetan edota erabilera anitzeko gelan. Hutsik den etxebizitzetako batean ere sartzeko aukera izan zuten.
Jakinmin handia piztu zuten bisita gidatuok: