Mikel Alkorta eta Joseba Tapiarekin erromeria izan da Aitzagaren urteurrena ospatzeko

Noaua Aldizkaria 2024ko mai. 12a, 12:05

Aitzaga Kultur Elkartearen 30. urtemugako ekitaldien baitan, bart gauean kontzertua eskaini zuten Joseba Tapia eta Mikel Alkortak frontoian. Tritikixa gustuko dutenek aukera ederra izan zuten bi trikitilari bikain ikusi eta euren doinuekin dantza egiteko.