13:00ak aldera Itzulia Womeneko lehen emakume txirrindulariek Usurbil zeharkatu dute Oriotik Donostiarako bidean. 358,9 kilometroko ibilbidea egin eta azken etapan pasatu dira herritik ehunka parte hartzaile. Punta-puntako txirrindulariez gozatzeko aukera paregabea izan da.