Zortzigarren Erreginaren Kopa eskuratu du Bera Berak

Noaua Aldizkaria 2024ko mai. 13a, 08:32

Argazkia: Bera Bera.

Gogoan izan, bi herrikide daude eskubaloi talde donostiarrean; jokalarien artean, Esther Arrojeria eta taldeko bigarren entrenatzailea da Jon Begiristain.

Zortzigarrena ere eskuratu du. Zortzigarren Erreginaren Kopa irabazi du igande honetan Bera Bera eskubaloi talde donostiarrak, hiriburuko Illunben Caja Rural Aula Valladoliden aurka jokaturiko finalean 32-24 nagusitu ostean. Garaipena ospatuko dutenen artean, bi herrikide daude; jokalarien artean, Esther Arrojeria. Taldeko bigarren entrenatzailea da, bestalde, Jon Begiristain.

Neurketako 32 goletatik zortzi egin ditu Arrojeriak. "Bigarren zatian, Arrojeriak eta Fernandesek aldea handitu dute, Aulak baloiak galdu ditu eta etxekoek abantaila handitu dute", berri eman dute taldetik. Aldez aurretik, "lehen zatian, partida ondo kontrolatu du izan da, Caja Rural Aula Valladolidek etxekoen galerak aprobetxatu dituen arren. Hala ere, gipuzkoarrek beti eraman dute aurrea markagailuan bi berdinketa (9-9) eta (12-12) izan ezik, eta Imanol Alvarezen hutsunearen ondoren, Cavo (2), Fernandes eta Erauskinen hiru golek frankizian jarri dute euren taldea (20-15), nahiz eta Amaia Gonzalez de Garibayk ahalegin handia egin duen (bost gol)".

Ostiralaz geroztik jokoan izan dute Erreginaren Kopako azken fasea. Final honen aurretik ostiralean eta larunbatean izandako neurketetan ere nagusitu zen Bera Bera. Maiatzaren 10ean, 35-23 irabazi zion Mecalia Atletico Guardesi. "Hasieratik, Super Amara Bera Bera bete-betean sartu da partida Arrojeria, Etxeberria, Karsten eta Hernandezen lehen lau erasoetan asmatuz", taldetik nabarmendu dutenez. Biharamunean, 30-25 irabazi zieten donostiarrek Costa del Sol Malaga taldekoei. Neurketa horretan, "Super Amara Bera Berak 7-1eko partziala lortu du, Arrojeria (6/6) eta Hernandez (6/8) jokalarien eraginkortasunari esker". Zortzi gol egin zituen Arrojeriak partida horretan, hiru bezperakoan.