Ikastaro gehiago ate joka

Noaua Aldizkaria 2024ko mai. 13a, 08:23

Lerrootan duzue datozen asteotarako iragarri diren ikastaroen berri.

Furgobaratza
Bi ikastaro iragarri ditu Usurbilgo Udalak Agerreazpin kokaturiko Usurbilgo Baratze Parkean:
-Maiatzak 15, 18:00-19:30: Furgobaratza Usurbilen: tomateen tailerra. "Tomate landareak osasuntsu edukitzeko kontutan eduki beharrekoak azalduko ditugu: landaketa distantzia, zaintza, tratamenduak...".
-Maiatzak 18, 09:30-13:30: Baratzezaintzako oinarrizko ikastaroa.

"Sendabelarrak ezagutu eta bildu"
Txokoaldeko Txokoargi kultur taldearen eskutik, “sendabelarrak ezagutu eta bildu” izeneko tailerra egingo da larunbatean, maiatzaren 18an. Maiatzeko hirugarren larunbatean, 10:00-12:00 artean egingo da saioa, aipatu elkartearen egoitzatik abiatuta eta Leire Lazkanok gidatuta. Saioan 12 lagunentzako tokia egongo dela ohartarazi dute. Izena aurrez eman beharko da 619 591 849 telefono zenbakian; 17:00-19:00 artean deitu. Prezioa: 10 euro.

"Vachoca" tailer artistikoa
Maiatzaren 6an etorkinekin iragarria zuen saioaren ondotik, tailer honi lotutako beste hitzordu bat antolatu dute maiatzaren 24ako herritar ororentzat, 17:30-19:00 artean Potxoenean. Elebiduna izango den hitzordurako izena aurrez eman beharko da, ganbara.sormentailerra@gmail.com helbidean. Gehienez 15 lagunentzako lekua egongo da, "Vachoca (Vabagundo, chocolate, calcetín)" izeneko tailer artistikoan. "Etxea gaitzat harturik, tailer artistiko bat bideratuko da modu praktiko batean. Esperientzia honen bitartez helduak sormenarekin harremanetan jarriko dira. Material desberdinekin esperimentatuz eta jolastuz momentu atsegin bat igaroz. Bakarkako zein taldeko ariketak egingo dira bertan. Proiektuan zehar ezagututako pertsonen egoerak kontatuko dira, elkarrizketa eta kontzientzi kritiko eraikitzailea bultzatuz. Ekimen hau, Usurbilgo Udalaren sormen dirulaguntza deialdiaren baitan bideratu da".

KzGunea
Maiatzaren 31ra arte arratsaldez zabalik izango dute, 16:00-20:00 artean. Ekainaren 3tik aurrera, goizez, 9:00-13:00 artean irekiko dute. Hain zuzen, hurrengo hilabeterako eskaintzaren berri aurreratu dute:
-Ekainak 3-14, 9:00-11:00: “Oinarrizko Interneta. Nabigatzen eta posta elektronikoak bidaltzen ikasi”.
-Ekainak 17-20, 9:00-11:00: “LibreOffice Writer. Zure testu dokumentuak sortu”.
-Ekainak 21-25, 9:00-11:00: “LibreOffice Calc. Zure kalkulu orriak sortu”.
-Ekainak 26-28, 9:00-11:00: “LibreOffice Impress. Zure aurkezpenak sortu”.
Bideotatik eman ahalko da ikastarootarako izena eta informazio gehiago ere hemendik jaso ahalko da:
Kale Nagusia, 37
943 023 684
tutor.usurbil@kzgunea.net

Kantu Taldearen ikastaroa
Astelehenero biltzen dira Kantu Taldekoak ikastarorako arratsaldeko 18:00etan Agerialdeko musika gelan. Hurrengo kantu-jira, maiatzari dagokiona, hilaren 25ean. Eguerdiko 12:00etan Mikel Laboa plazatik abiatuko da.

Jakin Jardunaldia
UEU-ren udako 52. ikastaroen baitan Jakin Jardunaldia antolatu dute ekainaren 20rako eta 21erako Usurbilen, UEU-k, Jakinek eta Usurbilgo Udalak. Matrikulazio epea zabalik duzue:

"Gatazkaren memoria, memoriaren gatazka"
Egunak: ekainak 20, 21.
Ordutegia: 9:00-17:30 (ekainak 20), 9:30-14:30 (ekainak 21).
Tokia: Artzabal.
Zehaztasunak: "Gatazka baten memoria egiteko saiakerek memoriaren gatazka ekarri ohi dute. Presentzia desberdina hartzen duten ahots ugari nahasten dira botere-harremanen dinamikak erabat zeharkatutako memoriagintza prozesuan. Horregatik, euskal gatazkaren testuingurura etorrita, auzi ugari ekartzen ditu memoriaren gaiak: Zer ahots ari dira memoria egiten? Zeintzuk ez dira ari? Nola eman eta kentzen zaie zilegitasuna ahots horiei? Nolakoa da museoetan, oroiguneetan, fikzioan, ikerketetan jasotzen ari garen memoria? Nolakoa memoriagintza hori? Noraino luzatzen da euskal gatazkaren memoria? Eta belaunaldi gazteenek, zer jaso eta zer sortzen dute gatazkaren inguruan?".
Oharra: plaza mugatuak.
Informazio gehiago eta izen-ematea: ueu.eus

Egitaraua:

Ekainak 20, osteguna
08:45-09:00 Harrera eta dokumentazio banaketa.
09:00-09:30 Ongietorria eta jardunaldiaren aurkezpena.
Aitor Bengoetxea Alkorta, UEUko zuzendaria.
Agurtzane Solaberrieta Mesa, Usurbilgo alkatea.
Lorea Agirre Dorronsoro, Jakineko zuzendaria.
09:30-10:30 "Eziñ-esanaren miña; miñen ezin-esana". Gatazka nazionalaren teorizazioaren inguruko gogoeta bat. Cira Crespo, historialaria.
10:30-11:15 "Memoria, boterea, gatazka: hainbat hari-mutur". Iñaki Sagardoi Leuza, antropologoa, NUPeko irakaslea
11:15-11:45  Atsedenaldia.
11:45-12:30 "Ez gaitzazue ezabatu. Ezker Abertzaleko emakumeen militantzia eta errepresioaren memoria". Olatz Dañobeitia, Antropologian doktorea.
12:30-13:15 "Batzuk, bestiak eta piztiak. Euskal gatazkaren irakurketa bitarra gainditzeko proposamen feminista bat".
13:15-15:15 Bazkaltzeko tartea.
15:15-16:00 "Isilpeko historia berreskuratuz. 1936-1945 artean errepresio frankista jasan zuten emakumeak. Gipuzkoako kasua". Ione Zuloaga, historialaria, Aranzadi Zientzia Elkarteko ikertzailea.
16:00-16:30 "Usurbil 1936, ezkutatua argitara ematen". Arantxa Manterola eta Xuban Zubiria, Usurbil 1936 elkarteko kideak.
16:30-17:30 Usurbil 1936: ibilaldi gidatua.

Ekainak 21, ostirala
09:30-10:15 "Besteen lurraldea da iragana. Gazteak, gatazka eta memoria trantsitatzeko aukerak". Samara Velte, Politika eta Kulturan doktorea (UPV/EHU) eta Ikus-entzunezko Komunikazioko irakaslea EHUn
10:15-10:45 "Txikitasunetik memoria eraikitzen: lehen pausuak Antzuolan". Onintza Legorburu eta Ane Alberdi, "Memoria josten: gatazka armatua Antzuolan 1958-2011" liburuaren egileak.
10:45-11:15 "Martxoak 3 Memoriagunea: Gasteizko Herri M3moriaren erronka". Julen Diaz de Argote, Martxoaren 3ko Memoriagunerako proiektuen arduraduna.
11:15-11:45 "Joan da negua? Euskal gatazka fikziora eramateko narratiba berriak". Mikel Ibarguren eta Ekain Albite, Negu Hurbilak filmaren zuzendariak.
11:45-12:30 Atsedenaldia.
12:30-14:30 "Negu Hurbilak" filma eta solasaldia.

Antolatzaileak: UEU, Jakin eta Usurbilgo Udala.