San Ixidro eguneko ospakizuna etzi

Noaua Aldizkaria 2024ko mai. 13a, 10:52

Asteazkenarekin egokituko da aurtengo Baserritarren Eguna. Usurbilen goiz pasa ederra iragarri dute plazan hilaren 15erako.

Baserritarren eguna etzi, maiatzaren 15ean. Izan ere, San Ixidro eguna izango da, Usurbilen ere ospatzeko tartea hartuko da. Bertsoz giroturiko herri kirolen erakustaldia, hamaiketako goxo askoa edota bertso-bazkaria iragarri dute antolatzaileek.

Tartean, izango da hitzordu berezirik ere. Izan ere, bi herrikideek eskertza berezia jasoko dute.

Honatx etzirako osatu duten egitaraua:

San Ixidro Eguneko ospakizuna
Maiatzak 15, asteazkena
10:30 Trikitilariak.
11:00 Hamaiketako herrikoia.
12:00 Herri kirolak bertsolariekin eta eskertza ekitaldia.
- Aizkolariak: Unai Etxeberria (Ezkio) eta Kimotz (Ereñotzu).
- Harrijasotzaileak: Gorka Etxeberria (Ortzaka) eta Garazi Ansa (Oiartzun).
- Bertsolariak: Beñat Gaztelumendi eta Ane Labaka.
Eskertza-ekitaldia: Euxebio Txapartegi eta Jose Ramon Sarasolari.
14:30 Bertso-bazkaria Artzabalen (bazkari-txartelak Artzabalen eta Alkartasunan salgai).

Antolatzailea: Alkartasuna Usurbilgo Baserritarren Kooperatiba.
Laguntzailea: Usurbilgo Udala.