41. Sagardo Eguna

Sagardo Egunerako bolondresak behar dituzte

Noaua Aldizkaria 2024ko mai. 13a, 11:06

Urteko jai egun nagusirako laguntzaileak behar ditu Sagardo Egunaren Lagunak taldeak, maiatzaren 19ko prestaketa lanetan lagundu edota sagardoa zerbitzatzeko.

Usurbildarrentzat ospakizun aste garrantzitsuan sartu gara. Sei egun baino ez dira geratzen, urteko jaialdi estimatuenerako; maiatzaren 19an, herri honek sagardoa izango du alkate egun batez.

Ez da ospakizunik antolatzailerik gabe, azken aldian Sagardo Egunaren Lagunek gogorarazi diguten moduan. Asteotan jakinarazi dutenez, urteotan eskatutako erreleboa gauzatu ahal izan dute. Datorren urteko edizioa prestatze aldera, lekukoa hartuko duen herrikide talde berria osatu da.

Kontu hau lotuta, iganderako, maiatzaren 19rako urtero moduan, boluntarioak beharko dituzte, goizean festa eremuko azpiegitura prestatu, irekiera ekitaldiaren ostean sagardoa zerbitzatu eta amaieran, muntatutakoa biltzeko. Ohi bezala, laguntzaileei igande goizeko 8:00etan frontoira agertzeko deia egin diete, “baserritarrez eta elegante jantzita”. Presketa lanak amaituta, talde argazkia aterako dute hamaiketan. Goiza, berriz bazkari baten bueltan borobilduko dute Udarregi ikastolan.

41. Sagardo Eguna
Maiatzak 19, igandea
11:00 Botatzaileen argazkia.
11:30 Sagardo Egunaren Irekiera.
Baserriko zein sagardotegi ezberdinetako sagardoa dastatzeko aukera. Honetaz gain, pintxo aukera zabala.
15:00 Botatzaileen bazkaria Udarregi ikastolan.
17:00-20:00 “Matraka” Elektrotxaranga Usurbilgo kaleetan zehar.
Antolatzailea: Usurbilgo Sagardo Egunaren Lagunak.