Egutegi fiskala

Ondasun Higiezinen Zerga ordaintzeko garaia

Noaua Aldizkaria 2024ko mai. 14a, 08:00

Zerga honen errolda onetsi du Usurbilgo Udalak. Bihartik aztertzeko aukera izango da.

Iragan urte amaieran, onartu zituzten Usurbilgo Udalak behin betiko urte honetarako ordenantza fiskalak, baita hilabeteotarako egutegi fiskala ere zein izango zen iragarri zuen; alegia, zerga edota tasa bakoitza noiz ordaindu behar den. Egutegi hau eskuartean, Ondasun Higiezinen Zerga ordaintzeko garaia heldu dela ikus daiteke.

Udalak berak hala gogorarazi du, astearte honetan, maiatzaren 14ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu duen iragarkiaren bidez. Ohartazi duenez, zerga hau ordaindu behar dutenen errolda onetsi du eta bihartik, maiatzaren 15etik aurrera, hilabetez aztertzeko aukera izango da Kontuhartzailetzan. Zerga hau ordaintzeko helbideratutako ordainagiriak uztailaren 1ean kargatuko direla berri eman du Udalak. "Helbideratu gabeko ordainagiriak maiatzean zehar bidaliko dira zergadunak adierazitako zerga helbidera", jakinarazi du Udalak.

Ordenantza fiskalen aldaketak jendaurrean
Udalbatzak apirilaren 25ean hasieraz onarturiko 2024ko ordenantza fiskalen aldaketak jendaurrean jarri ditu Udalak, maiatzaren 7ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak berri eman zuenez. Haur eskolako kuotetan edota kirol ikastaroetan zenbait aldaketa onartu zituen udalbatzak.

Segidan duzue, 2024. urte amaierara arteko egutegi fiskalaren berri:

Zerga / Tasa

Ordain epea

Asteroko merkatuaren erabilpen tasa - aurreko urteko 4. hiruhilekoa

Urtarrilaren 2tik 31ra

Ura ,estolderia eta hondakinak - aurreko urteko 4. hiruhilekoa

Otsailak 1etik martxoak 1era

Trakzio mekanikozko ibilgailuen zerga

Martxoak 1etik apirilak 15ra

Asteroko merkatuaren erabilpen tasa - urteko 1. hiruhilekoa

Apirilak 1tik maiatzak 2ra

Ura, estolderia eta hondakinak - urteko 1. hiruhilekoa

Maiatzak 2tik ekainak 3ra

Ondasun higiezinen gaineko zerga

Maiatzak 15tik uztailak 1era

Asteroko merkatuaren erabilpen tasa - urteko 2. hiruhilekoa

Uztailak 1etik abuztuak 1era

Ura, estolderia eta hondakinak - urteko 2. hiruhilekoa

Abuztuak 1etik irailak 2ra

Espaloian zehar ibilgailuak sartzea (badoa)

Irailak 2tik urriak 1era

Ekonomi jarduera gaineko zerga

Urriak 1etik azaroak 1era

Asteroko merkatuaren erabilpen tasa - urteko 3. hiruhilekoa

Urriak 1etik 31ra

Ura, estolderia eta hondakinak - urteko 3. hiruhilekoa

Azaroak 1etik abenduak 2ra

Bide publikoaren erabilera pribatibo edo aprobetxamendu bereziagatik tasa (beladoreak, kutxazain automatikoak...)

Azaroaren 1etik 29ra

Emakida administratiboak (Atxega jauregia, udal baratzak...)

Azaroaren 1etik 29ra