2024-25

Zirimaran matrikulatzeko garaia

Noaua Aldizkaria 2024ko mai. 14a, 08:01

Hurrengo ikasturterako eskaintzan izena-emateko aukera izango da maiatzaren 24ra arte.

Hurrengo ikasturterako matrikulazio epea zabaldu dute Zirimara egitasmoko sustatzaileek. Maiatzaren 24ra arteko tartea dute interesdunek izen-emateko.
"Jolas hezi programa, psikomotrizitatea, natur jarduerak, saio bereziak, familia planak..." eta gehiago eskaintzen segiko dute egitasmo honek 2024-25 ikasturtean ere. Urriaren 1etik maiatzaren 30era arte luzatuko da datorren denboraldiko Zirimara. 

Zirimarako izena online eman ahalko da maiatzaren 24ra arte, https://labur.eus/zXkrr helbidean. Ikasturte osoko kuota, 135 eurokoa izango da. Albiste honi atxikitako irudian ageri den kontu zenbakian egin beharko da ordainketa. 

Kontuan hartzeko zenbait ohar plazaratu dituzte Zirimararen sustatzaileek. Batetik, Eskola Kirolean parte hartzeko derrigorrezkoa izango da Oiardo kiroldegiko bazkide izatea. Bestalde, "Kiroldegiko abonamendurako hobariak eta eskolaz kanpoko kirolean aritzeko dirulaguntzak" daudela gogorarazi dute. Informazio gehiago Kiroldegian edo usurbil.eus atarian jaso daiteke.

2024-25 ikasturtea
Zirimararen ordutegiak

Honako ordutegia izango dute:
Kaxkoan:
LH 1-2: astearteetan, 16:30-18:30 artean.
LH 3-4: ostegunetan, 16:30-18:30 artean.

Aginagan:
LH1-6: asteazkenetan, 16:45-18:15 artean.

Zirimara familian:
0-6 urte: astearteetan, 16:30-17:30 artean.


Ate irekiak
Usurbilen:
Maiatzak 16, 16:30-18:30: LH 3/4.

Zubietan:
Maiatzak 15, 16:45-18:15: LH 1-6.

Zirimara familian:
Maiatzak 21, 16:30-17:30: 0-6 urte.