Baserritarren ospakizun eguna gaur

Noaua Aldizkaria 2024ko mai. 15a, 07:36

Goizpasa borobila antolatu dute plazan, hamaiketakoarekin edota herri kirolekin.

Maiatzak 15 ditu gaur, San Ixidro eguna. Baserritarren egun honi lotutako ospakizun eguna iragarri dute asteazken honetarako plazan. Bertsoz giroturiko herri kirolen erakustaldia, hamaiketako goxo askoa edota bertso-bazkaria iragarri dute antolatzaileek.

Tartean, izango da hitzordu berezirik ere. Izan ere, bi herrikideek eskertza berezia jasoko dute.

San Ixidro Eguneko ospakizuna
Maiatzak 15, asteazkena
10:30 Trikitilariak.
11:00 Hamaiketako herrikoia.
12:00 Herri kirolak bertsolariekin eta eskertza ekitaldia.
- Aizkolariak: Unai Etxeberria (Ezkio) eta Kimotz (Ereñotzu).
- Harrijasotzaileak: Gorka Etxeberria (Ortzaka) eta Garazi Ansa (Oiartzun).
- Bertsolariak: Beñat Gaztelumendi eta Ane Labaka.
Eskertza-ekitaldia: Euxebio Txapartegi eta Jose Ramon Sarasolari.
14:30 Bertso-bazkaria Artzabalen (bazkari-txartelak Artzabalen eta Alkartasunan salgai).

Antolatzailea: Alkartasuna Usurbilgo Baserritarren Kooperatiba.
Laguntzailea: Usurbilgo Udala.