Datorren ikasturteko matrikulazioa orain egin behar da. Bi aukera daude. Internetez egin daiteke, zumarte.eus web orrialdean topatuko dituzue xehetasunak, edota Zumarteren bulegoan (Kale Nagusia, 43). Kasu honetan, eskuz bete beharko da matrikulazioari dagokion inprimakia.
Modu presentzialean egin nahi duenak bi egun hauek ditu aukeran: asteartea edota osteguna. Bi kasuetan, hauxe izango da matrikulaziorako ahalbidetuko den ordutegia: Goizez, 10:00etatik 12:30era. Arratsaldez, 18:00etatik 19:00ak bitartean. Kontuan izan maiatzaren 27an ireki eta maiatzaren 31n itxiko dela matrikulazio epea.
Musika eskaintza
Musika txokoa, musika mintzaira, tronpeta, tronboia, saxofoia, biolina, perkusioa, klarinetea, eskusoinua, trikitixa, panderoa, pianoa, txistua, gitarra, flauta, organoa, kantu modernoa, abesbatza eta talde instrumentalak.
Matrikulen prezioa
Datorren ikasturtean, matrikula eta kuoten prezioak mantendu egingo direla jakinarazi du Zumartek.
Ikasgaiak:
• Musika Txokoa (4-5-6-7 urte): 147 euro.
• Musika Txokoa+instrumentua: 294euro.
• Musika Mintzaira : 147euro.
• Instrumentua: 147euro.(Panderoa: 85euro.)**
• Musika Mintzaira+instrumentua: 294 euro.
Musika Mintzaira edo instrumentua egiten ez duten ikasleak:
• Abesbatza bakarrik: 85 euro.
• Talde instrumentala bakarrik: 85 euro.
• Abesbatza+taldea edo 2 talde: 115 euro.
** Hor zehaztutako kopuruaz gain, instrumentuko ikasleek ikasturtean zehar 32 euroko 10 kuota ordaindu beharko dituzte eta talde instrumentala bakarrik egiten dutenak 6 eurotako 10 kuota.
Hobariak
• Familia ugarietan, matrikularen prezioan %40ko deskontua egingo zaio matrikulatuta dagoen ikasle gazteenari. Horretarako, familia ugariaren txartela aurkeztu beharko da.
• Unitate familiar bereko 3 senide edo gehiago matrikulatuta dauden kasuetan, matrikularen prezioan %40ko deskontua egingo zaio ikasle gazteenari. Ikasle gazteenak bixkiak izanez gero, ikasle bati bakarrik egingo zaio deskontua.
Ordainketa
Plaza kopuruen zozketak egin eta onartutako ikasleen zerrendak argitaratu ondoren, matrikulazioan adierazitako kontu korrontetik," ikaslea onartua izan den ikasgaien matrikularegatik ordaindu beharreko tasaren %10 kobratuko zaizue ekaina bukaeran , %40 iraileko lehen astean eta %50 abendua hasieran". Zumartek aditzera eman duenez, plaza banaketaren arautegia aplikatuko da.
Ordutegiak
Instrumentuen kasuan, ikasle eta irakaslearekin behin-behineko ordutegiak bilera bidez adostuko dira.
Musika Txokoa, Musika Mintzaira, Kantu Kantari eta Abesbatzak taldeen ordutegiak aldiz, dagoeneko zehaztuta daude zumarte.eus web orrialdean.
Zumarteko instrumentuak baliatzeko aukera
Instrumentua ikasten hasten direnen artean, tronboia, saxofoia, tronpeta, flauta, klarinetea edo biolina ikasten hasten direnei, nahi izanez gero eta ikasleentzat egokiak badira (tamaina eta abar), Zumartek dituen instrumentuak urtebetez utziko zaizkie.