Bilboko LGTBIQ+ Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdia da Zinegoak. Aurten 21. ediziora heldu den zikloa, ekainaren 24tik uztailaren 1era izango da. Baina Bizkaiko hiriburuko hitzordu hau, lehenago, Hego Euskal Herriko hainbat herrietara helduko da. Hainbat ikus-entzunezko lan proiektatuko dira; tartean, Usurbilen. Emakumeon Etxearen eta Udalaren eskutik, maiatzaren 16an, 18:30etan Sutegin eskainiko da film hauen proiekzioa:
1. Mating (zuz.: Shuyao Chen) 15 min
2. Dena asmatuta dago (zuz.: Jone Arriola) 14 min
3. Analog Z love (zuz.: Alicia Awgar) 3 min
4. Precoz (zuz.: Alejandro Aguirre) 15 min
5. Flores de otro patio (zuz.: Jorge Cadena) 15 min
6. La tentación du panda roux (zuz.: Haïga Jappain) 20 min
Oharra: zenbait film euskaraz eta gaztelaniaz azpititulatuta egongo dira.
Informazio gehiago: zinegoak.com
Topaketa edota hainbat zerbitzu asteotan
Gaurko proiekzioa ez da asteotarako Emakumeon Etxetik iragarri duten hitzordu bakarra izango. Izan ere, hurrengo asteotarako lehendik martxan ziren hainbat zerbitzu eskainiko dira Pelaioenean duten egoitzan; sexu-aholkularitza zerbitzua edota emakumeei zuzenduriko aholkularitza juridikoa eta psikosoziala. Azken aholkularitza mota honi buruzko argibideei lotutako hitzaldia iragarri dute hurrengo astearterako.
Horrez gain, Emakumeen Topaketa iragarri dute maiatzaren 25erako. Usurbilgo emakume guztiak gonbidatu ditu talde sustatzaileak hitzordu honetara. “Topaketa hori baliatu nahiko genuke adin eta jatorri ezberdineko herriko emakumeok elkar ezagutzeko, gure arteko sareak josteko eta Usurbilgo Emakumeon Etxeko proiektuarekiko aliantzak lantzeko”, nabarmendu dute.
Iragarri dutenez, "elkar ezagutu eta konfiantzazko giroa sortzeko talde dinamika bat egingo dute lehenengo". Zehaztu dutenez, “saio parte hartzailea izatea nahiko genuke, denon iritzi, nahiak eta desioak plazaratzeko aukera emango diguna, elkar ezagutzan sakontzearekin batera”. Amaieran, Beatriz Egizabal umoregilearen saioa eta luntxa izango dira.
Usurbilgo emakumeen erreferentziazko topagunea izateaz gain, "sareak sortzeko; aholkularitza jasotzeko; indarkeria matxistarik gabeko bizikidetza sustatzeko; emakumeen ahalduntzea, parte-hartzea, presentzia eta ikusgarritasuna lantzeko; eztabaida, hausnarketa eta aldaketak ikuspegi feministatik pizteko gunea izatea nahi dugu”.
Emakumeon Etxeko datozen deialdiak
Maiatzak 16, osteguna
18:30 Zinegoak jaialdiko film laburren proiekzioa Sutegin.
Maiatzak 21, asteartea
17:30 Hitzaldia (Irule abokatuak) Kalezarko Pelaioeneako Usurbilgo Emakumeon Etxean: "Zertan lagundu diezazuke aholkularitza juridiko zerbitzuak?".
Maiatzak 22, asteazkena
15:00-18:00 Aholkularitza juridikoa eta psikosoziala Kalezarko Pelaioeneako Usurbilgo Emakumeon Etxean.
Zehaztasunak: "Zerbitzu honen bidez gai konplexuei buruzko informazio juridikoa eskaintzen dugu: banaketa, dibortzioa, emakumeen kontrako erasoei buruzko prozesu penalak, dibortzio prozesuetatik sortutako gatazkak, mantenu pentsioen ordainketa ezak, bisita erregimenen ez betetzeak, atzerritartasunarekin lotutako arazoak, etxeko langile zein gainontzeko langile emakumezkoen kaleratzeak, diskriminazioa, eskubideei buruzko informazioa, laguntza sozialak eta bestelako kontsultak".
Zerbitzua noiz eskaintzen den: hilabetean behin asteazkenetan. Datozen zerbitzu egunak; maiatzak 22, ekainak 5, uztailak 10 (15:00-18:00 artean).
Hitzordua eskatzeko:
emakumeonetxea@usurbil.eus
943 377 112
Maiatzak 25, larunbata
10:00 Usurbilgo Emakumeon Topaketa Kalezarko Pelaioeneako Usurbilgo Emakumeon Etxean.
Zehaztasunak: "elkar ezagutu eta konfiantzazko giroa sortzeko talde dinamika bat egingo dute lehenengo". Zehaztu dutenez, “saio parte hartzailea izatea nahiko genuke, denon iritzi, nahiak eta desioak plazaratzeko aukera emango diguna, elkar ezagutzan sakontzearekin batera”. Amaieran, Beatriz Egizabal umoregilearen saioa eta luntxa izango dira.
Izen-ematea:
emakumeonetxea@usurbil.eus
943 377 112
Maiatzak 27, astelehena
17:00-19:00 Sexu-aholkularitza zerbitzua Kalezarko Pelaioeneako Usurbilgo Emakumeon Etxean.
Zehaztasunak: "Usurbilgo herritarrei zuzendutako zerbitzua da. Adin guztietako herritarrei dago zuzendua, eta helburua herritarrek sexualitatearen inguruan izan ditzaketen zalantza, zailtasun eta/edo informazio beharrei erantzutea da".
Oharra: Bi astean behin eskaintzen dute zerbitzu hau, astelehenetan. Datozen zerbitzu egunak: maiatzak 27, ekainak 10 eta 24.
Hitzordua eskatzeko:
650 232 714
943 377 112
info@xelebreak.com
emakumeonetxea@usurbil.eus
Maiatzak 28, asteartea
18:30 Yolanda Arrieta Malaxetxebarriaren "Etxe bat norberarena" liburu aurkezpena Kalezarko Pelaioeneako Usurbilgo Emakumeon Etxean.
Informazio gehiago:
Belmonte kalea, 8
943 377 112
emakumeonetxea@usurbil.eus
Antolatzailea: Usurbilgo Emakumeon Etxea.