140 karaktereko mezuak ipuin bilakatu zituen eta urteetan idazten joandakotik bilduma osatu eta "Mikroipuinak" plazaratu berri du Idoia Torregaraik. Bere estreinako argitalpena martxoan kaleratu zuen, eta berriki Sutegin aurkeztu zuen. Udal liburutegiak antolaturiko hitzorduan, egitasmo honen nondik norakoen berri eman zuen.
Etxetik, gurasoengandik datorkion umorea, txikitatik izandako irakurzaletasuna eta idazteko ohitura dago argitalpen honen erroetan. Duela hamarkada bat baino gehiagotik Twitterren, egungo "X" sare sozialean hasi zen sortzen ipuin laburrak, hedabide honek ematen araututako mugaren baitan; 140 karaktereetan. Sarritan auzitan jartzen den sare sozial honek eman diona goraipatu zuen Idoiak liburutegian; jende interesgarri asko ezagutzeko aukera, eta zaletasun zuenari bide ematekoa. Mikroipuin zerrenda luzea osatu du urteotan. Haien aukeraketa bat da orain bere estreinako argitalpenean bildutakoa; 150 guztira. Torregaraik Sutegin nabarmendu zuenez, eguneroko bizimoduari lotutak mikrogaiei buruzko sortze lan laburrak, "identifikatzen laguntzen dutenak".
Sutegi liburutegira datozen ekintzak
Maiatzak 15, asteazkena
19:00 Idoia Torregarai Martija herrikidearen “Mikroipuinak” liburuaren aurkezpena.
Zehaztasunak: "Idoia Torregarai Martijaren eskutik; MIKROIPUINAK liburua argitaratu berri du eta bidaia horren nondik norakoak kontatuko ditu usurbildarrak".
Maiatzak 29, asteazkena
18:30 "Memoria berriak" idazketa-tailerra Yolanda Arrietarekin.
Zehaztasunak: "Usurbilgo Kultura Sailak ematen duen Sormen beka baliatuz, Yolanda Arrietak IDAZKETA TAILERRA eskaini nahi du maiatzaren 29an (asteazkena) eta/edo ekainaren 11n (asteartea)".
Izen-ematea: liburutegian bertan edo biblioteka@usurbil.eus
Maiatzak 31, ostirala
17:30 "Denok Superheroi" sormen tailerra Zorione Mendezen eskutik. 8-10 urte arteko haurrei zuzendua. Izena aurrez eman beharko da liburutegian. Plaza kopurua mugatua.
Ekainak 4, asteartea
19:00 Gaztelerazko solasaldia Ana Merinoren gidaritzapean, Javier Cercasen "El Móvil" liburuari buruz. Aleak eskuragarri liburutegian.
Antolatzailea: Sutegi udal liburutegia.