Gogotik ospatu dute maila igoera Usurbil F.T.-ko kadete neskek

Noaua Aldizkaria 2024ko mai. 16a, 21:18

Maila igoera ospatzeko baliatu dute Usurbil F.T.-ko kadete neskek, ostegun arratsalde honetan Haranen jokatu duten partida.

Gaurkoa ez zuten ohiko jardunaldi eguna. Festa giroko neurketa bizi izan dute. Añorga KKE B taldekoen aurka jokatutako partida amaitu eta berehala hasi dituzte ospakizunak Usurbil F.T.-ko kadete neskek. Izan ere, badira zenbait egun mailaz igo direnetik. Igoera hau irudiotan duzuen moduan ospatu dute gaur arratsaldean etxean izan duten neurketaren ondotik, senide, lagun eta herrikideekin. 

Dantzan, jauzika ospatu dute maila igoera hau. Taldeko argazkia atera ostean, lagunek osatu dieten korridoretik lasterka bizian igaro dira, pozarren. Udako etenaldiaren ostean, maila berrian lehiatuko dira. Zorionak!


Kirol hitzorduen agenda
Eskubaloia Kiroldegian
Maiatzak 18, larunbata
10:00-12:15 Infantil mutilak, triangularra:
Usurbil KE A-Infantilak Bera Bera Urdina (10:00)
Infantilak Bera Bera Urdina-Amenabar A ZKE (10:45)
Usurbil KE A-Amenabar A ZKE (11:30)
12:30 Infantil neskak: Usurbil KE A-Urola EK Goierri Bus
15:30 Senior mutilak: Saizar Usurbil KE-Saieko Group Seyprel
17:30 Kadete neskak: Usurbil KE-Egia Ordizi Taberna


Futbola
Haranen
Maiatzak 18, larunbata
11:00 Kadete mutilak: Usurbil FT-Aloña Mendi KE B
15:30 Erregionalak: Usurbil FT B-Dunboa Eguzki CD
17:45 Preferente mutilak: Usurbil FT-Roteta CD

Haranetik kanpo:
Maiatzak 19, igandea
11:00 Jubenilak, Oiartzunen: Oiartzun KE C-Usurbil FT B
16:00 Jubenil preferenteak, Irungo Galen: Real Unión Club SAD B-Usurbil FT


Pilota
Usurbilgo 51. Pilota Txapelketa
Kadete mailako 2. jardunaldia:
Maiatzak 16, ostirala
18:30 Usurbilgo frontoian:
Pagazpe 2 - Lapke
Azkoitia - Oiarpe

Maiatzak 17, larunbata
18:00 Aginagako frontoian:
Pagazpe 1 - Behar zana