Orientazio ibilbidea, futbol, pilota eta eskubaloi partidekin batera asteburuan

Noaua Aldizkaria 2024ko mai. 17a, 08:26

Eskubaloi, pilota eta futbol partidekin batera, familientzako orientazio ibilbidea antolatu dute larunbatean Txokoalden. Honatx asteburuko kirol hitzorduen berri.

Kirol hitzorduen agenda
Orientazio ibilbidea
Tipi-tapa oinez ibiltzeko gonbita larunbatean, maiatzaren 18an, familientzako orientazio ibilaldia antolatu dute, arratsaldean, 16:30-18:00 artean. Udarregi ikastolako Kanpo Espazio Taldeak eta GOT-ek iragarritako hitzordua HH eta LHko familiei zuzendua egongo da. Txokoaldeko Irisasi baserri paretik abiatuko da ekimena. Antolatzaileek lokatzetan ibiltzeko moduko oinetakoak, ura eta iparrorratza izanez gero hori ere bai eramatea eskatu dute. Ekimenerako izena esteka honetan eman zitekeen egunotan: familientzako orientazio ibilbidea

Eskubaloia Kiroldegian
Maiatzak 18, larunbata
10:00-12:15 Infantil mutilak, triangularra:
Usurbil KE A-Infantilak Bera Bera Urdina (10:00)
Infantilak Bera Bera Urdina-Amenabar A ZKE (10:45)
Usurbil KE A-Amenabar A ZKE (11:30)
12:30 Infantil neskak: Usurbil KE A-Urola EK Goierri Bus
15:30 Senior mutilak: Saizar Usurbil KE-Saieko Group Seyprel
17:30 Kadete neskak: Usurbil KE-Egia Ordizi Taberna


Futbola
Haranen
Maiatzak 18, larunbata
11:00 Kadete mutilak: Usurbil FT-Aloña Mendi KE B
15:30 Erregionalak: Usurbil FT B-Dunboa Eguzki CD
17:45 Preferente mutilak: Usurbil FT-Roteta CD

Haranetik kanpo:
Maiatzak 19, igandea
11:00 Jubenilak, Oiartzunen: Oiartzun KE C-Usurbil FT B
16:00 Jubenil preferenteak, Irungo Galen: Real Unión Club SAD B-Usurbil FT


Pilota
Usurbilgo 51. Pilota Txapelketa
Kadete mailako 2. jardunaldia:
Maiatzak 16, ostirala
18:30 Usurbilgo frontoian:
Pagazpe 2 - Lapke
Azkoitia - Oiarpe

Maiatzak 17, larunbata
18:00 Aginagako frontoian:
Pagazpe 1 - Behar zana