Elkargunea eraikitzen segitzeko bilkura larunbatean

Noaua Aldizkaria 2024ko maiatzaren 17a

Elhuyarrek dinamizaturiko parte hartze prozesuko saioa Udarregi ikastolan.

Usurbilgo Elkargunea eraikitzen segitzeko, Elhuyarrek dinamizatuta, otsailaz geroztik abian den parte hartze prozesuko hurrengo bilera, larunbat honetarako dago aurreikusia, maiatzaren 18rako, 10:00-13:30 artean Udarregi ikastolako jangelan.

Saioen egutegia: maiatzak 18 eta ekainak 15.
Saioen ordutegia: 10:00-13:30.
Saioen lekua: Udarregi ikastolako jangela.
Zehaztasunak: Udarregi ikastola pareko zelaian kokatuko den Usurbilgo Elkarguneari lotutako parte hartze prozesua.
Jorratuko dituzten gaiak:
-Elkargunea ezaugarrituko duten balioak.
-Kudeaketa eredua.
-Barne-antolaketa.
-Nolako espazioa nahi den.
-Zer beharrei erantzun.
-Nola egituratu.
-Partaidetza prozesua amaitu eta eraikina izan bitarteko denbora horretarako dinamika eta egitekoak zehaztea.
-Elkargunearen izena.
-Beste esperientzia batzuen ezagutza.
Dinamizatzailea: Elhuyar.
Sustatzaileak: Usurbilgo Elkarguneko sustatzaileak.