41. Sagardo Eguna

41 postu 41. Sagardo Egunerako

Noaua Aldizkaria 2024ko mai. 17a, 11:00

Sagardoaren festa egun honetan, ohi bezala, tokiko nahiz Gipuzkoako beste hainbat txokoetako edariak dastatzeko aukera izango da, igandeko 41. Sagardo Egunean.

Zenbakien kointzidentzia aurten. 41, gogoan hartu beharreko zifra izango da etziko Sagardo Egunean. Izan ere, usurbildarren urteko jai egun nagusia 41. ediziora heldu da. Eta 41 izango dira dastatu ahalko diren sagardoak, 41 Sagardo Egunaren Lagunak taldekoek maiatzaren 19ko hitzorduan egokituko dituzten postuak. Ohi bezala, frontoian hasi eta Dema zein Askatasuna plazetara hedatuko da etziko festa giroa.

Bertakoak, eskualdekoak nahiz Gipuzkoako beste udalerri batzuetako sagardoak dastatu ahalko dira. Ospakizun egun honen edizio adina postu aurkituko dituzue. Honako hauek:

Sagardotegiak:
Bertako ekoizleak:
Agerreazpi, Aizperro, Anburu, Gorosti, 3 Arima, Troya, Zumitza, Ibindox, RBLD.

Bertako sagardotegiak:
Aginaga, Aialde Berri, Araeta, Arratzain, Astiazaran, Saizar Euskal, Saizar, Urdaira.

Herritik kanpokoak:
Akarregi (Hernani), Alberro (Hernani), Alorrenea (Astigarraga), Altuna (Urnieta), Añota (Azpeiti), Bereziartua (Astigarraga), Egiluze (Errenteria), Eguzkitza (Tolosa), Elutxeta (Urnieta), Etxeberria (Astigarraga), Eula (Urnieta), Goiko Lastola (Hernani), Gurutzeta (Astigarraga), Irigoien (Astigarraga), Izeta (Aia), Larre-Gain (Ereñotzu), Mendizabal (Astigarraga), Mizpiradi (Andoain), Oianume (Urnieta), Ordo-Zelai (OIartzun), Otegi (Lasarte-Oria), Oyarbide (Astigarraga), Otsua-Enea (Hernani), Satxota (Aia).