41. Sagardo Eguna

Auzolanik gabe festarik ez, igandeko jaialdian laguntzeko deia

Noaua Aldizkaria 2024ko mai. 17a, 10:51

Urtero hutsik egiten ez duten boluntarioak igandeko jaialdian laguntzera deitu dituzte antolatzaileek.

Ez da ospakizunik antolatzailerik gabe, azken aldian Sagardo Egunaren Lagunek gogorarazi diguten moduan. Asteotan jakinarazi dutenez, urteotan eskatutako erreleboa gauzatu ahal izan dute. Datorren urteko edizioa prestatze aldera, lekukoa hartuko duen herrikide talde berria osatu da. Kontu hau lotuta, iganderako, maiatzaren 19rako urtero moduan, boluntarioak beharko dituzte, goizean festa eremuko azpiegitura prestatu, irekiera ekitaldiaren ostean sagardoa zerbitzatu eta amaieran, muntatutakoa biltzeko. Ohi bezala, laguntzaileei igande goizeko 8:00etan frontoira agertzeko deia egin diete, “baserritarrez eta elegante jantzita”. Prestaketa lanak amaituta, talde argazkia aterako dute hamaiketan. Goiza, berriz bazkari baten bueltan borobilduko dute Udarregi ikastolan.

41. Sagardo Eguna
Laguntzaileentzako deialdiak:

Maiatzak 19, igandea
08:00
Frontoira agertzeko deia laguntzaileei, "baserritarrez eta elegante jantzita".
Ondoren, postuen eta azpiegituren muntaketa.
11:00 Botatzaileen argazkia.
11:30 Sagardo Egunaren Irekiera.
15:00 Botatzaileen bazkaria Udarregi ikastolan.
Antolatzailea: Usurbilgo Sagardo Egunaren Lagunak.