41. Sagardo Eguna

Maddi Aburruzak jantzi du botatzaile onenaren txapela

Noaua Aldizkaria 2024ko mai. 19a, 15:43

Irekiera ekitaldiaren ondoren, Sagardo Eguneko antolatzaileak postuz postu aritu dira, botatzaile txukunen bila. Hiru beharrean, aurtengoan lau izan dira lehiaketara deituak izan diren zerbitzariak: Maddi Aburruza, Luken Arkarazo, Irati Gabellanes eta Julen Lertxundi.

Botatzaile lehiaketan egin beharreko lana hauxe zen: botila ireki eta baso bat zerbitzatu. Laburra bezain ikusgarria izan da lehia. Epaimahaiaren esanetan, Maddi Aburruza izan da lauren artean trebeena. Luken Arkarazok eraman du bigarren saria. Hirugarren saria Irati Gabellanesentzat izan da eta laugarrena, Julen Lertxundirentzat. 

Bideo honetan lau botatzaileen lana eta sari banaketa ekitaldia jaso ditugu.