41. Sagardo Eguna

Miriam Arrillagak eta Aitor Arangurenek eman diote hasiera sagardo festari

Noaua Aldizkaria 2024ko mai. 19a, 15:35

Bi pilotariek izan dute 41. Sagardo Egunari ekiteko ohorea.

Bi herrikide izan dira aurtengo hautatuak. Biak ala biak kirolariak, pilotariak, aurkezpen gutxi behar dutenak. Ondoko argazkiotan dituzue; Miriam Arrillaga Beloki eta Aitor Aranguren Errasti. Haiek izan dute 2024ko Sagardo Egunari hasiera ofiziala emateko ohorea. Aurreikusia zegoen moduan, 11:30etan igo dira frontoiko oholtza gainera.

Sagardo Egunaren Lagunak taldeko kideek lepoaren bueltan zapia jarri diete lehenik, gero sagardo botilatik aipatu edaria zerbitzatu eta heldu da Sagardo Eguna abiarazteko une gogoangarriena; edalontziak goratu eta pilotalekura joandakoekin lehen tragoa partekatu duten unea.

Hortik aurrera, sagardo egarriz zen jendetza barneratu da gaurko 41. Sagardo Eguneko jaialdiaren eremuan.