Hasiera ekitaldiarekin batera ireki dituzte postuak eta jende uholdea barneratu da 41. Sagardo Egunean. Goizeko 11:30etan hasita ia hiru orduko etenik gabeko festa giroa izan da frontoian, Dema, Mikel Laboa eta Askatasuna plazen bueltan.
Jaialdiak izandako arrakasta neurtzen lagundu ohi duen adierazleetako bat edalontziena izaten da. Sagardo Eguna hasi aurretik jada, hurbildu dira hainbat eta hainbat eskuratzera. Ilara luzea ikusi da, festa abiatu berritan. Eguerdi partean agortu egin direla berri eman dute antolatzaileek. Zenbait sagardo postu ere hutsik ziren, sagardo dastaketa azken txanpara heldu aurretik.
Bistan denez, etenik gabe aritu dira sagardoa eta pintxoak zerbitzatzen 41. Sagardo Egun honetan.