Maiatzaren 26an Sutegin

Gipuzkoa Bertsotan ekimeneko bigarren itzuliko saioetako bat Usurbilen

Noaua Aldizkaria 2024ko mai. 21a, 08:54

Udazkenean jokatuko den Gipuzkoako Bertsolari Txapelketarako sailkapeneko bigarren fasea datozen bi asteburuotan jokatuko da. Saioetako bat Sutegin izango da, maiatzaren 26an. Gipuzkoa Bertsotan izeneko ekimen honetako lehen fasean parte hartu duen herrikide Uxue Fernandez bigarren fase honetarako sailkatu da.

Apirila amaieran abiarazi zuten, udazkenean jokatuko den Gipuzkoako Bertsolari Txapelketara begirako sailkapen fasea, Gipuzkoa Bertsotan izeneko ekimena. Ekimen hau bi itzulitan antolatu dute. Lehenengoa aurreko asteburuan amaitu zen. Lehiakideen artean izan da herrikide bat, Uxue Fernandez Lasa. Datozen bi asteburuetan jokatuko den bigarren itzulirako sailkatu da, sortzez urretxuarra den bertsolaria.

Bigarren itzuli honek Usurbilekin lotura bikoitza izango du hain zuzen. Batetik, Fernandezek berak saioetako batean parte hartuko du, ekainaren 2an 17:00etan Hernaniko Biteri Kultur Etxean egingo den horretan. Lehiakide izango ditu Maialen Akizu Bidegain, Maddi Aiestaran Iparragirre, AItor Zubikarai Salegi, Antton Aizpurua Aldape eta Urko Egaña Calderon. Saiorako sarrerak bertsosarrerak.eus atarian eskura ditzakezue.

Horrez gain, bigarren fase honetako saioetako bat Sutegin jokatuko da igande honetan bertan, maiatzaren 26an. Segidan dituzue xehetasunak:

Gipuzkoa Bertsotan
Bigarren fasea
Saioak non eta noiz:
-Maiatzak 25: Antzuola, Pasaia.
-Maiatzak 26: Alegia, Usurbil (17:00etan Sutegin).
-Ekainak 1: Ataun, Elgeta.
-Ekainak 2: Hernani, Soraluze.
Usurbilgo saioari buruzko xehetasunak:
Eguna: maiatzak 26, igandea.
Ordua: 17:00.
Tokia: Sutegiko auditorioa.
Parte hartzaileak: B multzoko Aitor Tatiegi Loidi, June Aiestaran Iparragirre, Maider Arregi Markuleta, Odei Lopez Larrauri, Oier Aizpurua Olaizola eta Uxue Alkorta Iturbe.
Gai-jartzailea: Ion Zaldua Brit.
Sarrerak: bertsosarrerak.eus atarian (7 eurotan sarrera arruntak, 5 eurotan 6-18 urte artekoentzako eta Bertsozale Elkarteko bazkideentzako sarrerak).
Informazio gehiago, bertsozale.eus atarian.

Bigarren fasera sailkatuko diren bertsolariak:
-A multzoa: Haizea Arana Cardenal, Jon Gurrutxaga Urbieta, Aner Peritz Manterola "Euzkitze, Libe Goenaga Arrieta, Eneko Araiztegi Agirre, Eneritz Artetxe Eizagirre, Eli Pagola Apezetxea, Manex Astigarraga Bergara, Oihana Arana CardenalOier Etxeberria Zubimendi, Julen Zulaika Alkorta, Beñat Iguaran Amondarain, Peru Aiartza Carajaville, Mikel Iturriotz Etxaniz , Iker Ormazabal Ojeda, Emaitz Murua Arzallus, Manex Mujika Amunarriz, Ane Beloki Lopez, Aratz Igartzabal Bidegain , Eneko Beretxinaga Laskurain, Izarne Zelaia Arratibel, Andoitz Urdapilleta Gurrutxaga, Endika Igarzabal Murua, Iñigo Gorostarzu Etxebeste, Antton Fernandez Lasa 

-B multzoa: Ane Zuazubiskar Iñarra, Maider Arregi Markuleta, Andoni Rekondo Izagirre, Maialen Akizu Bidegain, Maddi Aiestaran Iparragirre, Aitor Salegi Martija, Aitor Tatiegi Loidi, Unai Izagirre Etxeberria, Gorka Maiz Alustiza, June Aiestaran Iparragirre, Manu Goiogana Bengoetxea, Uxue Fernandez Lasa, Aitor Zubikarai Salegi, Beñat Jauregi Etxeberria, Odei Lopez Larrauri, Andoni Mujika Izagirre, German Urteaga Garmendia, Oier Aizpurua Olaizola, Urko Arregi Markuleta, Antton Aizpurua Aldape, Urko Egaña Calderon, Julene Iturbe Epelde, Uxue Alkorta Iturbe