Liburutegiko sormen tailerra ekainaren 7an beharrean, maiatzaren 31n izango da

Noaua Aldizkaria 2024ko mai. 21a, 20:47

Ekainaren 7rako Zorione Mendezekin sormen tailerra antolatu zuten arduradunek Sutegi Liburutegian, 8-10 urte bitarteko haurrentzat. Gauzak ustez lotuta zeuzkaten, baina ekaineko ostiralak kurtso amaierako festaz josita daudela jakin ostean, data aldatzea erabaki dute liburuzainek. Zorionerekin maiatzak 31, ostirala, 17:30etan, adostu dute data berria. Beraz, ekainaren 7an ez, astebete lehenago egingo dute tailerra.

Honenbestez, honako hauek dira asteotarako Sutegi udal liburutegiak iragarritako hitzorduak:

Sutegi liburutegira datozen ekintzak
Maiatzak 29, asteazkena
18:30 "Memoria berriak" idazketa-tailerra Yolanda Arrietarekin.
Zehaztasunak: "Usurbilgo Kultura Sailak ematen duen Sormen beka baliatuz, Yolanda Arrietak IDAZKETA TAILERRA eskaini nahi du maiatzaren 29an (asteazkena) eta/edo ekainaren 11n (asteartea)".
Izen-ematea: liburutegian bertan edo biblioteka@usurbil.eus

Maiatzak 31, ostirala
17:30 "Denok Superheroi" sormen tailerra Zorione Mendezen eskutik. 8-10 urte arteko haurrei zuzendua. Izena aurrez eman beharko da liburutegian. Plaza kopurua mugatua.


Ekainak 4, asteartea
19:00 Gaztelerazko solasaldia Ana Merinoren gidaritzapean, Javier Cercasen "El Móvil" liburuari buruz. Aleak eskuragarri liburutegian.


Antolatzailea: Sutegi udal liburutegia.