Dantza batean dator bueltan gaur, Zubietako UdaberriFest

Noaua Aldizkaria 2024ko maiatzaren 22a

Kirol jarduera ezberdinetan parte hartzeko aukera eskainiko dute gaurkoan, UdaberriFest zikloaren baitan.

Zubietako eskolako guraso elkarteak antolaturiko UdaberriFest bueltan datorkigu asteazken honetan, maiatzaren 22an; dantza giro bizian. Dantzen erakustaldia eta txokolate gozoa dastatzeko aukera izango dute gaurkoan Zubietan.

UdaberriFest ostiralera arte luzatuko da. Datozen hiru egunotan, dantzaz gain, magia, talentuen erakustaldia, jan-edanerako tartea... eta ekimen gehiago izango dira:


Hemen egitaraua:

UdaberriFest Zubietan
Maiatzak 22, asteazkena
18:00
Dantzak.
18:30 Txokolatada.

Maiatzak 23, osteguna
16:45
Kidam Magoa.
18:00 Apar festa.

Maiatzak 24, ostirala
17:00 Serigrafia.
Oharra: kamisetak edo serigrafiatu nahi dena eraman.
18:00 Tortilla lehiaketa.
21:00 "Zubieta talent".

Antolatzaileak: Zubietako Herri Eskola, Zubietako Herri Batzarra, Usurbilgo Udala.