Aitzaga K.E.-k 30 urte

Irulegiko eskua hizpide duen hitzaldia gaur

Noaua Aldizkaria 2024ko mai. 23a, 12:23

Aitzaga Kultur Elkartearen 30. urtemuga oroitzeko ekimen zikloaren baitan, ekainaren 1eko jaialdiaren atarian, Irulegiko eskua hizpide izango duen hitzaldia antolatu dute ostegun honetarako.

Ekainaren 1eko 30. urtemuga jaialdirako aste eta erdi falta den honetan, zenbait ekimen iragarri dituzte Aitzaga elkartekoek. Batetik,, hiru hamarkada hauen ibilbidea irudikatuko duen erakusketa irekiko dute. Horrez gain, Irulegiko eskua hizpide duen hitzaldia antolatu dute gaurko:

Aitzaga K.E.-k 30 urte
Maiatzak 22-ekainak 1
"Aitzaga Kultur Elkartea 30 urtez hegaldian" erakusketa Sutegin. 
Ordutegia: 
-Asteartetik larunbatera: 18:00-21:00. 
-Larunbatetan: 11:00-14:00.
Zehaztasunak: "Aitzagaren urteurrena ospatzen ari gara urtea hasi zenetik. Ekimen ugari burutu baditugu ere, azken 30 urte hauetan egindakoa erakusketa batean islatzea pentsatu dugu. Horretarako bi astez Sutegiko erakusketa gela, irekieratik gaur egun arte bizitakoaren erakusleiho bihurtu nahiko genuke. Bertan egin diren ekimen, dinamika, bazkari, kirol txapelketa, ekitaldi politiko... ikusteko aukera izango dugu. Urte luzez bizi izandakoa aurkituko duzu erakusketa honetan."

Maiatzak 23, osteguna
18:30 Irulegiko eskuari buruzko hitzaldia Sutegiko auditorioan.
Hizlaria: Mattin Aiestaran.
Zehaztasunak: "Maiatzaren amaieran, 2021ean, Nafarroan, euskararen inguruan azken urteetan egindako aurkikuntza garrantzitsuenetakoa ezagutzeko aukera izango dugu Mattin Aiestaranen eskutik. "Irulegiko eskua" izenez ezagutu dugu. Objektu arkeologiko horren inguruan hitz egiteaz gain, euskararen historiaren eta jatorriaren inguruko hausnarketak entzuteko aukera paregabea izango dugu. Sutegiko auditoriumean egingo dugu mahainguru hau. Ekainean Irulegira joateko aukera izango dugu Aitzagak antolatutako ekimen batean. Aurrerago, bertan ikasiko dugun guztia bertatik bertara ezagutzeko aukera edukiko dugu (aurrerago zabalduko dugu honi buruzko informazioa)".

Ekainak 1, larunbata
Aitzaga K.E.-ren 30. urtemugako jaialdia
13:00
 Ekitaldia.
13:30-14:00 Fanfarrikant Brass Band.
14:00 Herri-bazkaria Askatasuna plazan.
18:00 Fanfarrikant Brass Band.
19:30 Gunearen irekiera Dj Jotatxorekin.
20:00-23:00 Bokatak afaltzeko aukera izango da.
22:00 Kontzertuak: Olaia Inziarte, Delirium Tremens, Zea Mays, Dj Jotatxo.
06:00 Gunearen itxiera.
Sarrerak: usurbilkultura.eus plataforman eta Aitzaga tabernan salgai. Prezioa: herri-bazkarikoak 15 eurotan (egunean bertan 18 eurotan) eta otordurako zein kontzertu gauerako txartelak 30 eurotan.

Antolatzailea: Aitzaga kultur elkartea.