Julen Lejardi eskubaloi kanpusean izen-emateko aukera

Noaua Aldizkaria 2024ko mai. 23a, 09:54

Iaz bezala, uda hasiera honetarako eskubaloi kanpusa antolatu du Usurbil K.E.-k LH3-DBH1 arteko gaztetxoentzat.

Usurbil KE eskubaloi taldeak antolatu du Julen Lejardi kanpusa. Oiardo kiroldegian egingo da ekainaren 24, 25, 26, eta 27an. Dena den, izen-ematea maiatzaren 28an amaituko da. Ondoko formularioa bete behar da: https://labur.eus/YM4Yr

Kanpusean ariketa eta jolas desberdinak egingo dira, baina baita beste zenbait jarduera ere goizeko 09:30etik 12:30era, Oiardon. Hamaiketakoa eta ura ekartzea eskatuko zaie izena ematen dutenei. Kanpusa LH3, LH4 LH5, LH6, DBH1 eta DBH2ko ikasleei zuzendua da. "Ekintza batzuk, adin guztiak elkarturik egingo ditugu eta beste batzuk sakabanaturik", aditzera eman dutenez.

Eskubaloi kanpusaren aurretik, astebururako iragarri diren kirol hitzorduen artean, hiru neurketa iragarri ditu Usurbil K.E.-k:

Eskubaloia Kiroldegian
Maiatzak 24 ostirala
20:00 Senior neskak: Urbil Usurbil KE -Urnieta

Maiatzak 25 larunbata
10:00 Infantil mutilak: Usurbil KE A -Bera Bera
10:45 Infantil mutilak: Usurbil KE A -Amenabar A


Usurbilgo Pilota Txapelketako partidak
Maiatzak 24 ostirala
18:30 Seniorrak (Final 1/4):
Murgiondo-Lazkoz - Olaetxea- Azpiroz
Etxezarreta-Aranguren - Elola-Balerdi

Maiatzak 25 larunbata
18:00 Kadeteak:
Pagazpe 1 - Zazpi Iturri
Tolosa - Behar zana

Seniorrak (Final 1/4):
Astiz-Villanueba - Barbajero-Santeseteban

Maiatzak 26, igandea
11:30 Kadeteak: Pagazpe 2 - Oiarpe
Seniorrak (Final 1/4): Txoperena- Urruzola - Igoa-Irazustabarrena