Eskubaloi eta pilota partidak asteburuan

Noaua Aldizkaria 2024ko mai. 24a, 07:50

Asteburuko kirol hitzorduen artean, eskubaloi partidak izango dira Oiardo kiroldegian, baita Usurbilgo 51. Pilota Txapelketari dagozkion neurketak ere. Horrez gain, gogoan izan, Julen Lejardi eskubaloi kanpusean eta ekainaren 16an izango den 4. Uxue Trail mendiko elkartasun lasterketan izen-emateko epea zabalik duzue.

Eskubaloia Kiroldegian
Maiatzak 24 ostirala
20:00 Senior neskak: Urbil Usurbil KE -Urnieta

Maiatzak 25 larunbata
10:00 Infantil mutilak: Usurbil KE A -Bera Bera
10:45 Infantil mutilak: Usurbil KE A -Amenabar A


Usurbilgo Pilota Txapelketako partidak
Maiatzak 24 ostirala
18:30 Seniorrak (Final 1/4):
Murgiondo-Lazkoz - Olaetxea- Azpiroz
Etxezarreta-Aranguren - Elola-Balerdi

Maiatzak 25 larunbata
18:00 Kadeteak:
Pagazpe 1 - Zazpi Iturri
Tolosa - Behar zana

Seniorrak (Final 1/4):
Astiz-Villanueba - Barbajero-Santeseteban

Maiatzak 26, igandea
11:30 Kadeteak: Pagazpe 2 - Oiarpe
Seniorrak (Final 1/4): Txoperena- Urruzola - Igoa-Irazustabarrena


Julen Lejardi eskubaloi kanpusa
Usurbil KE eskubaloi taldeak antolatu du Julen Lejardi kanpusa. Oiardo kiroldegian egingo da ekainaren 24, 25, 26, eta 27an. Dena den, izen-ematea maiatzaren 28an amaituko da. Ondoko formularioa bete behar da: https://labur.eus/YM4Yr

Kanpusean ariketa eta jolas desberdinak egingo dira, baina baita beste zenbait jarduera ere goizeko 09:30etik 12:30era, Oiardon. Hamaiketakoa eta ura ekartzea eskatuko zaie izena ematen dutenei. Kanpusa LH3, LH4 LH5, LH6, DBH1 eta DBH2ko ikasleei zuzendua da. "Ekintza batzuk, adin guztiak elkarturik egingo ditugu eta beste batzuk sakabanaturik", aditzera eman dutenez.


4. Uxue Trail
Ekainaren 16an izango den mendiko elkartasun lasterketan parte hartzeko lau modu izango dira. Izen-emateko epea zabalik dute:

Eguna: ekainak 16, igandea.
Ordua: 9:00.
Tokia: Usurbilgo frontoia.
Lasterketa motak:
-Uxue Trail Luzea (20 kilometro): 25 euro.
-Uxue Trail Motza (11,5 kilometro): 15 euro.
-Uxue Paseoa (5,5 kilometro): 12 euro.
-Dortsal solidarioa (donazioa).
Oharra: oparien zozketa lasterketa amaieran, parte hartzaileen artean.
Izen-ematea eta informazio gehiago hemen: rockthesport.com
Phelan-McDermid sindromeari buruzko informazio gehiago hemen: 22q13.org.es
Izen-emateko epea:
ekainaren 14ko gaueko 22:00ak arte (egunean bertan, izen-ematea 5 euro garestiago).