Apirila amaieran abiarazi zuten, udazkenean jokatuko den Gipuzkoako Bertsolari Txapelketara begirako sailkapen fasea, Gipuzkoa Bertsotan izeneko ekimena. Ekimen hau bi itzulitan antolatu dute. Lehenengoa aurreko asteburuan amaitu zen.
Bigarren itzuli honek honetako saioetako bat Sutegin jokatuko da igande honetan bertan, maiatzaren 26an. Segidan dituzue xehetasunak:
Gipuzkoa Bertsotan
Bigarren fasea
Saioak non eta noiz:
-Maiatzak 25: Antzuola, Pasaia.
-Maiatzak 26: Alegia, Usurbil (17:00etan Sutegin).
-Ekainak 1: Ataun, Elgeta.
-Ekainak 2: Hernani, Soraluze.
Usurbilgo saioari buruzko xehetasunak:
Eguna: maiatzak 26, igandea.
Ordua: 17:00.
Tokia: Sutegiko auditorioa.
Parte hartzaileak: B multzoko Aitor Tatiegi Loidi, June Aiestaran Iparragirre, Maider Arregi Markuleta, Odei Lopez Larrauri, Oier Aizpurua Olaizola eta Uxue Alkorta Iturbe.
Gai-jartzailea: Ion Zaldua Brit.
Sarrerak: bertsosarrerak.eus atarian (7 eurotan sarrera arruntak, 5 eurotan 6-18 urte artekoentzako eta Bertsozale Elkarteko bazkideentzako sarrerak).
Informazio gehiago, bertsozale.eus atarian.
Bigarren fasera sailkatuko diren bertsolariak:
-A multzoa: Haizea Arana Cardenal, Jon Gurrutxaga Urbieta, Aner Peritz Manterola "Euzkitze, Libe Goenaga Arrieta, Eneko Araiztegi Agirre, Eneritz Artetxe Eizagirre, Eli Pagola Apezetxea, Manex Astigarraga Bergara, Oihana Arana Cardenal , Oier Etxeberria Zubimendi, Julen Zulaika Alkorta, Beñat Iguaran Amondarain, Peru Aiartza Carajaville, Mikel Iturriotz Etxaniz , Iker Ormazabal Ojeda, Emaitz Murua Arzallus, Manex Mujika Amunarriz, Ane Beloki Lopez, Aratz Igartzabal Bidegain , Eneko Beretxinaga Laskurain, Izarne Zelaia Arratibel, Andoitz Urdapilleta Gurrutxaga, Endika Igarzabal Murua, Iñigo Gorostarzu Etxebeste, Antton Fernandez Lasa
-B multzoa: Ane Zuazubiskar Iñarra, Maider Arregi Markuleta, Andoni Rekondo Izagirre, Maialen Akizu Bidegain, Maddi Aiestaran Iparragirre, Aitor Salegi Martija, Aitor Tatiegi Loidi, Unai Izagirre Etxeberria, Gorka Maiz Alustiza, June Aiestaran Iparragirre, Manu Goiogana Bengoetxea, Uxue Fernandez Lasa, Aitor Zubikarai Salegi, Beñat Jauregi Etxeberria, Odei Lopez Larrauri, Andoni Mujika Izagirre, German Urteaga Garmendia, Oier Aizpurua Olaizola, Urko Arregi Markuleta, Antton Aizpurua Aldape, Urko Egaña Calderon, Julene Iturbe Epelde, Uxue Alkorta Iturbe