"Elkar ezagutu eta konfiantzazko giroa sortzeko talde dinamika" bat bideratzekoak ziren larunbat honetan, maiatzaren 25ean, Kalezarko Pelaioenean kokaturiko Usurbilgo Emakumeon Etxean. Antolatzaileek, aipatu etxeko talde sustatzaileak jakinarazi duenez ordea, bertan behera uztea erabaki dute hitzordu hau. "Data berri baten bila dabiltza, uda osterako: zehaztu bezain pronto jakinaraziko dute", ohartarazi dute.
Emakumeen Etxean deialdi gehiago iragarri dituzte halere asteotarako:
Emakumeon Etxeko datozen deialdiak
Maiatzak 25, larunbata (bertan behera utzi dute)
10:00 Usurbilgo Emakumeon Topaketa Kalezarko Pelaioeneako Usurbilgo Emakumeon Etxean.
Zehaztasunak: bertan behera utzi dute saio hau. Aurrerago zehaztuko dute data berria.
Izen-ematea:
emakumeonetxea@usurbil.eus
943 377 112
Maiatzak 27, astelehena
17:00-19:00 Sexu-aholkularitza zerbitzua Kalezarko Pelaioeneako Usurbilgo Emakumeon Etxean.
Zehaztasunak: "Usurbilgo herritarrei zuzendutako zerbitzua da. Adin guztietako herritarrei dago zuzendua, eta helburua herritarrek sexualitatearen inguruan izan ditzaketen zalantza, zailtasun eta/edo informazio beharrei erantzutea da".
Oharra: Bi astean behin eskaintzen dute zerbitzu hau, astelehenetan. Datozen zerbitzu egunak: maiatzak 27, ekainak 10 eta 24.
Hitzordua eskatzeko:
650 232 714
943 377 112
info@xelebreak.com
emakumeonetxea@usurbil.eus
Maiatzak 28, asteartea
18:30 Yolanda Arrieta Malaxetxebarriaren "Etxe bat norberarena" liburu aurkezpena Kalezarko Pelaioeneako Usurbilgo Emakumeon Etxean.
Ekainak 5, asteazkena
15:00-18:00 Aholkularitza juridikoa eta psikosoziala Kalezarko Pelaioeneako Usurbilgo Emakumeon Etxean.
Zehaztasunak: "Zerbitzu honen bidez gai konplexuei buruzko informazio juridikoa eskaintzen dugu: banaketa, dibortzioa, emakumeen kontrako erasoei buruzko prozesu penalak, dibortzio prozesuetatik sortutako gatazkak, mantenu pentsioen ordainketa ezak, bisita erregimenen ez betetzeak, atzerritartasunarekin lotutako arazoak, etxeko langile zein gainontzeko langile emakumezkoen kaleratzeak, diskriminazioa, eskubideei buruzko informazioa, laguntza sozialak eta bestelako kontsultak".
Zerbitzua noiz eskaintzen den: hilabetean behin asteazkenetan. Datozen zerbitzu egunak; ekainak 5, uztailak 10 (15:00-18:00 artean).
Hitzordua eskatzeko:
emakumeonetxea@usurbil.eus
943 377 112
Informazio gehiago:
Belmonte kalea, 8
943 377 112
emakumeonetxea@usurbil.eus
Antolatzailea: Usurbilgo Emakumeon Etxea.