Sorreran nahiz hiru hamarkada hauetako ibilbidean zehar ekarpena egin dutenei aitortza lana egin edota bazkidetza indartzeko baliatu nahi ditu Aitzaga elkarteak bere 30. urtemugaren harira hilabeteotan antolaturiko ekimenak. Ospatzeko tartea ere hartu nahi dute noski. Horretarako, jaialdi eguna iragarri dute ekainaren 1erako. Musikaz edota jan-edanaz giroturiko jaialdiko egitaraua segidan duzue. Adi baita, 30 urteotako ibilbidea oroitzeko erakusketa zabaldu dute Sutegin, albiste honi atxikitako irudiotan ikus dezakezuenez.
Iragan ostegunean, maiatzaren 23an atera genituen argazkiok, Aitzaga elkarteak Irulegiko eskuari buruz Sutegin antolaturiko hitzaldia hasi baino lehen. Objektu arkeologiko horrez gain, euskararen historiaz eta jatorriaz aritu zen Mattin Aiestaran hizlaria. Hitzordu horretan jasotakoa bertatik bertara ikusteko aukera izango da laster. Izan ere, ekainaren 15ean, Irulegira irteera antolatu du Aitzaga elkarteak eta itzulerarako kontzertuak iluntzean Aitzaga tabernakoen eskutik.
Sarrerak
Larunbateko jaialdira itzulita, txartelak salgai dituzue; bi sarrera mota; batetik, herri bazkaritarako nahiz kontzertu gauerako sarrera solteak. Baita ekimen baterako zein besterako txartelak ere. Aitzagan bertan edota usurbilkultura.eus plataforman erosi ditzakezue.
Aitzaga K.E.-k 30 urte
Ekainaren 1era arte
"Aitzaga Kultur Elkartea 30 urtez hegaldian" erakusketa Sutegin.
Ordutegia:
-Asteartetik larunbatera: 18:00-21:00.
-Larunbatetan: 11:00-14:00.
Zehaztasunak: "Aitzagaren urteurrena ospatzen ari gara urtea hasi zenetik. Ekimen ugari burutu baditugu ere, azken 30 urte hauetan egindakoa erakusketa batean islatzea pentsatu dugu. Horretarako bi astez Sutegiko erakusketa gela, irekieratik gaur egun arte bizitakoaren erakusleiho bihurtu nahiko genuke. Bertan egin diren ekimen, dinamika, bazkari, kirol txapelketa, ekitaldi politiko... ikusteko aukera izango dugu. Urte luzez bizi izandakoa aurkituko duzu erakusketa honetan."
Ekainak 1, larunbata
Aitzaga K.E.-ren 30. urtemugako jaialdia
13:00 Ekitaldia.
13:30-14:00 Fanfarrikant Brass Band.
14:00 Herri-bazkaria Askatasuna plazan.
18:00 Fanfarrikant Brass Band.
19:30 Gunearen irekiera Dj Jotatxorekin.
20:00-23:00 Bokatak afaltzeko aukera izango da.
22:00 Kontzertuak: Olaia Inziarte, Delirium Tremens, Zea Mays, Dj Jotatxo.
06:00 Gunearen itxiera.
Sarrerak: usurbilkultura.eus plataforman eta Aitzaga tabernan salgai. Prezioa: herri-bazkarikoak 15 eurotan (egunean bertan 18 eurotan) eta otordurako zein kontzertu gauerako txartelak 30 eurotan.
Ekainak 15, larunbata
8:00 Irulegira irteera Bordatxo taberna paretik.
Zehaztasunak: “Bertan Irulegiko aztarnategiaren bisita gidatu bat izango da. Goizean abiatu eta eguerdi bueltarako izango da itzulera”.
Izen-ematea: aurrez Aitzagan.
Oharra: jende kopuruaren arabera, autobusa antolatuko da.
21:00 Folkcore V. Asamblea+Electropapo ta ondoren Bigiliya Aitzaga aurrean Aitzaga tabernak antolatuta.
Antolatzailea: Aitzaga kultur elkartea.