2024-25 ikasturtea

Ikasturte berrirako matrikulazio epea zabalik Zumarten

Noaua Aldizkaria 2024ko mai. 27a, 08:53

2024-2025 ikasturterako matrikulazio epea zabaldu du Zumarte Musika Eskolak. Ostiralera arteko epea izango dute interesdunek izena emateko.

Musika eskaintza

Musika txokoa, musika mintzaira, tronpeta, tronboia, saxofoia, biolina, perkusioa, klarinetea, eskusoinua, trikitixa, panderoa, pianoa, txistua, gitarra, flauta, organoa, kantu modernoa, abesbatza eta talde instrumentalak.

 

Matrikulen prezioa

Ikasgaiak:

Musika Txokoa (4-5-6-7 urte): 147 euro.

Musika Txokoa+instrumentua: 294 euro.

Musika Mintzaira : 147 euro.

Instrumentua: 147 euro (Panderoa: 85 euro.)**

Musika Mintzaira+instrumentua: 294 euro.

 

Musika Mintzaira edo instrumentua egiten ez duten ikasleak:

Abesbatza bakarrik: 85 euro.

Talde instrumentala bakarrik: 85 euro.

Abesbatza+taldea edo 2 talde: 115 euro.

** Hor zehaztutako kopuruaz gain, instrumentuko ikasleek ikasturtean zehar 32 euroko 10 kuota ordaindu beharko dituzte eta talde instrumentala bakarrik egiten dutenak 6 eurotako 10 kuota.

 

Hobariak

Familia ugarietan eta unitate familiar bereko 3 senide edo gehiago matrikulatuta dauden kasuetan, hobariak aplikatuko dira. Informazio gehiago Zumarten eskura dezakezue.

 

Ordainketa

Plaza kopuruen zozketak egin eta onartutako ikasleen zerrendak argitaratu ondoren, matrikulazioan adierazitako kontu korrontetik," ikaslea onartua izan den ikasgaien matrikularengatik ordaindu beharreko tasaren %10 kobratuko zaizue ekaina bukaeran, %40 iraileko lehen astean eta %50 abendu hasieran". Zumartek aditzera eman duenez, plaza banaketaren arautegia aplikatuko da.

 

Ordutegiak

Instrumentuen kasuan, ikasle eta irakaslearekin behin-behineko ordutegiak bilera bidez adostuko dira.

Musika Txokoa, Musika Mintzaira, Kantu Kantari eta Abesbatzak taldeen ordutegiak aldiz, dagoeneko zehaztuta daude zumarte.eus web orrialdean.

 

Zumarteko instrumentuak baliatzeko aukera

Instrumentua ikasten hasten direnen artean, tronboia, saxofoia, tronpeta, flauta, klarinetea edo biolina ikasten hasten direnei, nahi izanez gero eta ikasleentzat egokiak badira (tamaina eta abar), Zumartek dituen instrumentuak urtebetez utziko zaizkie.

 

Matrikulatzeko moduak

Internetez egin daiteke, zumarte.eus web orrialdean topatuko dituzue xehetasunak.

Zumarteren bulegoan (Kale Nagusia, 43). Kasu honetan, eskuz bete beharko da matrikulazioari dagokion inprimakia. Modu presentzialean egin nahi duenak bi egun hauek ditu aukeran: asteartea edota osteguna. Bi kasuetan, hauxe izango da matrikulaziorako ahalbidetuko den ordutegia: Goizez, 10:00etatik 12:30era. Arratsaldez, 18:00etatik 19:00ak bitartean.