Lau herritar, Zegama-Aizkorri mendi maratoian

Noaua Aldizkaria 2024ko mai. 27a, 08:06

Laurehun kirolarien artean, lau herrikideek parte hartu zuten igandeko 32. Zegama-Aizkorri mendi maratoian.

188 izan ziren 10. Zegama-Aizkorri kilometro bertikala osatu zutenak, 404 23. mendi maratoia osatu zutenak. Aipatu moduan, tartean ziren lau usurbildar: Iñaki Añorga, Irati Larrañaga, Marc Baes eta Asier Otero. Albiste honetan beherago dituzue haien emaitzak.

Kilian Jornet nagusitu zen mendi maratoiko proban gizonezkoen artean, Oñatiko Malen Osa emakumezkoen artean, Nordskar norvegiarraren atzetik. Albiste honi atxikia duzue, antolatzaileek streaming bidez eskainitako zuzeneko emanaldia.

Zailtasun handiko proba da maratoi hau. 42,195 kilometro eta 5.472 metroko gorabehera metatua du.

23. Zegama-Aizkorri mendi maratoia
Usurbilgo parte hartzaileak
-Iñaki Añorga Unanue: 4:34:05
-Irati Larrañaga Matxain: 5:50:08
-Marc Bages Bosch: 6:07:58
-Asier Otero Martin: 6:38:32