Otsailaz geroztik abian da etorkizuneko Usurbilgo Elkargunea eraikitzeko prozesua. "Usurbilgo nerabe, gazte eta kulturgileen topagune izatea helburu duen ekipamendu berriaren diseinuan ari dira herriko hainbat eragile: Aztarrika gazte asanblada, Usurbilgo Kulturgunea, Ziortza gazte elkartea eta Gaztelekua".
Egitasmoa jendaurrean aurkeztu zutenetik eta Elhuyar dinamizatzen ari den saiootan, ere Elkargune gisa izendatu dute, anbulatorio ondoko zelai berdean kokatuko den etorkizuneko ekipamendua. Orain, ordea, izen berri bat jarri nahi diote proiektuari. Horretarako, herritarrak deitu dituzte proposamenak egitera, "ahalik eta herritar gehienen ekarpenekin, horrek prozesua bera aberastuko duelakoan".
Gaur, maiatzaren 27an hasi eta ekainaren 3ra arte egin nahi dute ekarpen hauen bilketa. Elkarguneari izena jarri nahi dionak bi bideotatik helarazi dezake proposamena:
-Online, esteka honetako galdetegia beteta: https://form.jotform.com/240852573451356
-Aitzagan, Oiardo kiroldegian, Potxoenean eta Sutegin jarritako kutxetan.