Pixkanaka, azken txanpara heltzen doa, udazkenean jokatuko den Gipuzkoako Bertsolari Txapelketara begirako sailkapen fasea, Gipuzkoa Bertsotan ekimena. Iragan asteburuan, itzuliko faseko lehenengo saioak jokatu dira; haietako bat, Usurbilgo Sutegin. Txapelketa honetarako osaturiko B multzoko sei bertsolari lehiatu ziren; Maider Arregi Markuleta nagusitu zen azkenean.
B multzo horretan da hain zuzen, sailkapen fase honetako bigarren itzulikoan lehiatzear, Uxue Fernandez Lasa herrikidea. Berak igandean izango du saioa, ekainaren 2an, Hernanin. Hitzordurako sarrerak salgai ditu antolakuntzak.
Gipuzkoa Bertsotan, sailkapen faseko bigarren itzulia
Maiatzaren 26ko Sutegiko saioko sailkapena
Maider Arregi Markuleta ----------------- 345
Aitor Tatiegi Loidi ---------------------------- 335,5
June Aiestaran Iparragirre --------------- 317
Uxue Alkorta Iturbe -------------------------- 317
Oier Aizpurua Olaizola --------------------- 310
Odei Lopez Larrauri -------------------------- 298,5
Gai-hartzailea: Ion Zaldua Brit.
Epaileak: Estitxu Agirre Agirre, Ion Martinez Ugarteburu, Mikel Urteaga Azkue eta Oihana Aranguren Etxaniz.
Idazkaria: Oier Iurramendi Etxeberria.
Uxue Fernandez Lasaren saioa
Eguna: ekainak 2, igandea.
Ordua: 17:00.
Tokia: Hernaniko Biteri Kultur Etxea.
Parte hartzaileak: Aitor Zubikarai Salegi, Antton Aizpurua Aldape, Maddi Aiestaran Iparragirre, Maialen Akizu Bidegain, Urko Egaña Calderon eta Uxue Fernandez Lasa.
Sarrerak eskuragarri: bertsosarrerak.eus atarian.
Gai-jartzailea: Maddi Labaka Mayoz.