2024-25 ikasturtea

Langile zein langabetuentzako ikastaroak iragarri ditu Lanbide Eskolak

Noaua Aldizkaria 2024ko mai. 29a, 08:00

Langile eta langabetuentzako ikastaroak
2024-25 ikasturtean langile zein langabetuentzako ikastaro hainbat antolatu ditu Lanbide Eskolak. Horietan aurrematrikulatzeko epea zabaldu dute. "Enplegurako prestakuntza enpresen, jardunean dauden pertsonen eta langabeen eskura jartzen den tresna da, haien lehiakortasun-mailak eta egokitzeko gaitasuna hobetzeko, kualifikazioa lortzeko, ezagutzak eguneratzeko eta lan-merkaturako sarbidea errazteko, garapen profesionala zein pertsonala sustatuz", Lanbide Eskolatik gogorarazi dutenez. 

Parte hartu asmo dutenentzako oharra. "Enplegurako prestakuntzak ez du kosturik langilearentzat; izan ere, % 100eko dirulaguntza du, Euskal Autonomia Erkidegoko Lan Prestazioko Planaren barruan dagoelako, Lanbideren bitartez".

Ikastarook iragarri dituzte:
-Turismoa eta ostalaritza: "eskandaluak eta mermak", "arrozen sukaldea".
-Instalatzea eta mantentzea: "Etxebizitzetako oinarrizko mantentze-lanak (iturgintza eta elektrizitatea)".
-Heziketa osagarria: "Ingurumen erantzukizuneko eta ekonomia zirkularreko plan bat egitea", "Gaztelaniaren hastapenak gizarteratzeko eta laneratzeko".
-Energia eta ura: "Fotoboltaika".

Izen-ematea bideotatik egin ahalko da:
943 364 600 (luz.: 78)
Lanbide Eskolako bulegoa
cursos@lhusurbil.eus
lhusurbil.eus


Sormen tailerra
"Denok Superheroi" sormen tailerra Zorione Mendezen eskutik, ostiral honetan, maiatzaren 31n, 17:30etan. 8-10 urte arteko haurrei zuzendua. Izena aurrez eman beharko da liburutegian. Plaza kopurua mugatua.

KzGunea
Maiatzaren 31ra arte arratsaldez zabalik izango dute, 16:00-20:00 artean. Ekainaren 3tik aurrera, goizez, 9:00-13:00 artean irekiko dute. Hain zuzen, hurrengo hilabeterako eskaintzaren berri aurreratu dute:
-Ekainak 17-20, 9:00-11:00: “LibreOffice Writer. Zure testu dokumentuak sortu”.
Bideotatik eman ahalko da ikastaroetarako izena eta informazio gehiago ere hemendik jaso ahalko da:
Kale Nagusia, 37
943 023 684
tutor.usurbil@kzgunea.net

Kantu Taldearen ikastaroa
Astelehenero biltzen dira Kantu Taldekoak ikastarorako arratsaldeko 18:00etan Agerialdeko musika gelan. 

Jakin Jardunaldia
UEU-ren udako 52. ikastaroen baitan Jakin Jardunaldia antolatu dute ekainaren 20rako eta 21erako Usurbilen, UEU-k, Jakinek eta Usurbilgo Udalak. Matrikulazio epea zabalik duzue:

"Gatazkaren memoria, memoriaren gatazka"
Egunak: ekainak 20, 21.
Ordutegia: 9:00-17:30 (ekainak 20), 9:30-14:30 (ekainak 21).
Tokia: Artzabal.
Zehaztasunak: "Gatazka baten memoria egiteko saiakerek memoriaren gatazka ekarri ohi dute. Presentzia desberdina hartzen duten ahots ugari nahasten dira botere-harremanen dinamikak erabat zeharkatutako memoriagintza prozesuan. Horregatik, euskal gatazkaren testuingurura etorrita, auzi ugari ekartzen ditu memoriaren gaiak: Zer ahots ari dira memoria egiten? Zeintzuk ez dira ari? Nola eman eta kentzen zaie zilegitasuna ahots horiei? Nolakoa da museoetan, oroiguneetan, fikzioan, ikerketetan jasotzen ari garen memoria? Nolakoa memoriagintza hori? Noraino luzatzen da euskal gatazkaren memoria? Eta belaunaldi gazteenek, zer jaso eta zer sortzen dute gatazkaren inguruan?".
Oharra: plaza mugatuak.
Informazio gehiago eta izen-ematea: ueu.eus

Egitaraua:

Ekainak 20, osteguna
08:45-09:00 Harrera eta dokumentazio banaketa.
09:00-09:30 Ongietorria eta jardunaldiaren aurkezpena.
Aitor Bengoetxea Alkorta, UEUko zuzendaria.
Agurtzane Solaberrieta Mesa, Usurbilgo alkatea.
Lorea Agirre Dorronsoro, Jakineko zuzendaria.
09:30-10:30 "Eziñ-esanaren miña; miñen ezin-esana". Gatazka nazionalaren teorizazioaren inguruko gogoeta bat. Cira Crespo, historialaria.
10:30-11:15 "Memoria, boterea, gatazka: hainbat hari-mutur". Iñaki Sagardoi Leuza, antropologoa, NUPeko irakaslea
11:15-11:45  Atsedenaldia.
11:45-12:30 "Ez gaitzazue ezabatu. Ezker Abertzaleko emakumeen militantzia eta errepresioaren memoria". Olatz Dañobeitia, Antropologian doktorea.
12:30-13:15 "Batzuk, bestiak eta piztiak. Euskal gatazkaren irakurketa bitarra gainditzeko proposamen feminista bat".
13:15-15:15 Bazkaltzeko tartea.
15:15-16:00 "Isilpeko historia berreskuratuz. 1936-1945 artean errepresio frankista jasan zuten emakumeak. Gipuzkoako kasua". Ione Zuloaga, historialaria, Aranzadi Zientzia Elkarteko ikertzailea.
16:00-16:30 "Usurbil 1936, ezkutatua argitara ematen". Arantxa Manterola eta Xuban Zubiria, Usurbil 1936 elkarteko kideak.
16:30-17:30 Usurbil 1936: ibilaldi gidatua.

Ekainak 21, ostirala
09:30-10:15 "Besteen lurraldea da iragana. Gazteak, gatazka eta memoria trantsitatzeko aukerak". Samara Velte, Politika eta Kulturan doktorea (UPV/EHU) eta Ikus-entzunezko Komunikazioko irakaslea EHUn
10:15-10:45 "Txikitasunetik memoria eraikitzen: lehen pausuak Antzuolan". Onintza Legorburu eta Ane Alberdi, "Memoria josten: gatazka armatua Antzuolan 1958-2011" liburuaren egileak.
10:45-11:15 "Martxoak 3 Memoriagunea: Gasteizko Herri M3moriaren erronka". Julen Diaz de Argote, Martxoaren 3ko Memoriagunerako proiektuen arduraduna.
11:15-11:45 "Joan da negua? Euskal gatazka fikziora eramateko narratiba berriak". Mikel Ibarguren eta Ekain Albite, Negu Hurbilak filmaren zuzendariak.
11:45-12:30 Atsedenaldia.
12:30-14:30 "Negu Hurbilak" filma eta solasaldia.

Antolatzaileak: UEU, Jakin eta Usurbilgo Udala.