2024/06/01 09:30

Kirola

Uxue Trail Motzaren ibilbidea berria ezagutzeko irteera

Uxue Trail Motzaren ibilbidea berria ezagutzeko irteera
Usurbilgo frontoia, Usurbil

Ordua: 09:30.
Tokia: Usurbilgo frontoia.
Zehaztasunak: "Datorren ekainaren 16rako prestatzen ari diren 4. Uxue Trail Mendi Lasterketa solidarioak berrikuntzarik badakar aurten. Izan ere, iragarri dutenez, parte hartzeko aukera eskaintzen duten bi lasterketetako baten ibilbidea berria izango da; Uxue Trail Motza hain zuzen.  Lasterketa motzeko ibilbidea berria izango da. Hobeto ezagutzeko asmoz, hitzordu bat antolatu dute larunbat honetarako, ekainaren 1erako. “Erritmo lasaian joango gara”, iragarri dute deitzaileek. Helburua da lasterketan izena eman ez dutenei ibilbidea probatzeko aukera eskaintzea. “Eta batez ere neskei”, Irati Larrañagak nabarmendu digunez. Larunbat honetan, ekainak 1, goizeko 9:30ean elkartuko dira Usurbilgo frontoian".