Aitzaga K.E.-k 30 urte

Larunbateko jaialdirako aterpea prestatzen hasiak

Noaua Aldizkaria 2024ko mai. 30a, 07:37

Aitzaga Kultur Elkartearen ekainaren 1eko 30. urtemuga jaialdirako muntaketa lanak hasi dituzte ostegun honetan.

Begi-bistakoa da jada, badatorrela ezohikoa den jaialdi bat Usurbila. Ikusi bestela, ostegun eguerdi euritsu honetan herriko plazak zuen itxura. Aterpe handi bat eraikitzen hasiak dira. Karpagune hau, larunbaterako, ekainaren 1erako iragarria dagoen jaialdirako baliatuko dute. Izan ere, Aitzaga Kultur Elkartearen 30. urtemuga festa ospatuko da etzi herri honetan. Segidan duzue egitaraua.

Adi, musika emanaldietarako nahiz herri-bazkaritarako sarrerak salgai izan ditu hilabeteotan antolakuntzak. Oraindik orain, larunbat gaueko kontzertu jaialdirako txartelak eskura ditzakezue usurbilkultura.eus plataforman.

Gogoan izan, jaialdi egunaren bezpera hauetan, girotzen joateko, zabalik duzuela Sutegin, aipatu elkartearen hiru hamarkada hauetako ibilbidea iruditan jasoa duen erakusketa.

Aitzaga K.E.-k 30 urte
Ekainaren 1era arte
"Aitzaga Kultur Elkartea 30 urtez hegaldian" erakusketa Sutegin. 
Ordutegia: 
-Asteartetik larunbatera: 18:00-21:00. 
-Larunbatetan: 11:00-14:00.
Zehaztasunak: "Aitzagaren urteurrena ospatzen ari gara urtea hasi zenetik. Ekimen ugari burutu baditugu ere, azken 30 urte hauetan egindakoa erakusketa batean islatzea pentsatu dugu. Horretarako bi astez Sutegiko erakusketa gela, irekieratik gaur egun arte bizitakoaren erakusleiho bihurtu nahiko genuke. Bertan egin diren ekimen, dinamika, bazkari, kirol txapelketa, ekitaldi politiko... ikusteko aukera izango dugu. Urte luzez bizi izandakoa aurkituko duzu erakusketa honetan."

Ekainak 1, larunbata
Aitzaga K.E.-ren 30. urtemugako jaialdia
13:00
 Ekitaldia.
13:30-14:00 Fanfarrikant Brass Band.
14:00 Herri-bazkaria Askatasuna plazan.
18:00 Fanfarrikant Brass Band.
19:30 Gunearen irekiera Dj Jotatxorekin.
20:00-23:00 Bokatak afaltzeko aukera izango da.
22:00 Kontzertuak: Olaia Inziarte, Delirium Tremens, Zea Mays, Dj Jotatxo.
06:00 Gunearen itxiera.
Sarrerak: usurbilkultura.eus plataforman eta Aitzaga tabernan salgai. Prezioa: herri-bazkarikoak 15 eurotan (egunean bertan 18 eurotan) eta otordurako zein kontzertu gauerako txartelak 30 eurotan.

Ekainak 15, larunbata
8:00
Irulegira irteera Bordatxo taberna paretik.
Zehaztasunak: “Bertan Irulegiko aztarnategiaren bisita gidatu bat izango da. Goizean abiatu eta eguerdi bueltarako izango da itzulera”.
Izen-ematea: aurrez Aitzagan.
Oharra: jende kopuruaren arabera, autobusa antolatuko da.

21:00 Folkcore V. Asamblea+Electropapo ta ondoren Bigiliya Aitzaga aurrean Aitzaga tabernak antolatuta.


Antolatzailea: Aitzaga kultur elkartea.