Lanbide Eskolak eta Foru Aldundiak eredu energetiko jasangarriago bat sustatuko dute

Noaua Aldizkaria 2024ko mai. 30a, 12:44

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Usurbilgo Lanbide Eskolak energia-aurrezpena eta energi-efizientzia sustatzeko lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute.

Hitzarmen honen xedea da bi erakundeen arteko lankidetza-sistema bat ezartzea jasangarritasun energetikoarekin lotutako hainbat arlotan.

Lanbide Eskolak eta Foru Aldundiak hartutako konpromisoen artean daude, besteak beste, energia aurrezteko eta efizientzia energetikoa lortzeko ekintzak batera sustatzea, Gipuzkoan energia berriztagarriak modu jasangarrian erabiltzea, eta beste eragile garrantzitsu batzuekin koordinatzea, hala nola erakunde publikoekin, unibertsitateekin, enpresekin eta elkarteekin.

Akordio horrek energiaren ikuspegi soziala bultzatzen du, lehentasunak klima eta pobrezia eta kalteberatasun energetikoa murriztea izan daitezen. Era berean, ezinbestekotzat jotzen du energia- eraginkortasunerantz eta energia-iturri berriztagarrien garapen eta hedapen handiago baterantz joatea, baita tokiko sorkuntza-sareetarantz ere.

 

50.000 euroko ekarpena

Jarduera horiek guztiak garatzeko, Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak 50.000 euro jarriko ditu guztira.