Udarregi Ikastolaren Eguneko bazkaritarako txartelak eskuratzeko azken aukera gaur

Noaua Aldizkaria 2024ko mai. 31a, 07:00

Ekainaren 8ko Ikastola Eguneko bazkaritarako txartelak erosteko azken eguna duzue gaurkoa.

2023-24 ikasturtea azken txanpara heltzen ari da pixkanaka. Izan ere, agurren garaia dator. Ikastetxeen kasuan, ohi bezala, ospakizun giroko ekimenekin amaituko dute hurrengo asteotan. Udarregik, esaterako, Ikastola Eguna iragarri du ekainaren 8rako, bezperan nahiz hurrengo egunetan izango diren ekitaldiekin batera.

Datorren hilabeteko bigarren larunbat horretan izango den Ikastola Egunean, hainbat deialdi iragarri dituzte; tartean, bazkaria frontoian. Gehienez 500 lagunentzako lekua izango den otordu horretarako txartelak eskuratzeko azken eguna izango duzue gaurkoa. Helduentzako nahiz haurrentzako menu bana prestatuko du Hurbilagok.

Segidan dituzue xehetasunak:

Udarregi Ikastolaren Eguna
Ekainak 7, ostirala
17:00 Txokolate jana.
18:00 Dj Mendi Askatasuna plazan.


Ekainak 8, larunbata
Udarregi Ikastolaren Eguna
Goizean zehar, LH eta DBHkoen jolasak.
14:00 Ikastolako bazkaria frontoian.
Txartelak maiatzaren 30era arte salgai, 8:00-13:00 artean ikastolako idazkaritzan, edota maiatzaren 29an eta 30ean 16:30-17:00 artean Agerialdeko jolastokian.
Menua (Hurbilago elkartearen eskutik):
-Ikasleentzat: Makarroiak tomatearekin, oilaskoa, izozkia, ogia eta ura: 10 €.
-Helduentzat: Entsalada, oilaskoa, tarta, ogia, sagardoa/ardoa/ura, kafea eta pattarra: 16 €.
Oharrak:
-Alergiaren bat izanez gero, txartela erosteko garaian, bertan jakinarazi.
-LH1etik aurrerako ikasleek haien taldearekin esertzeko aukera izango dute, hori ere txartela erosterakoan adierazi behar da.
17:00 DBHko ikasleen emanaldia.

Ekainak 14-16
“Usurbil Eskola Agenda 2030” erakusketa Sutegin.

Ekainak 14, ostirala
9:30 “Agenda 30” Ikasleen aurkezpena osoko bilkura gelan.

Antolatzaileak: Udarregi ikastola eta Hitz Aho guraso elkartea.