Honatx Sutegira datozen ekintzen berri:
Maiatzak 31, ostirala
17:30 "Denok Superheroi" sormen tailerra Zorione Mendezen eskutik. 8-10 urte arteko haurrei zuzendua. Izena aurrez eman beharko da liburutegian. Plaza kopurua mugatua.
Ekainak 4, asteartea
19:00 Gaztelerazko solasaldia Ana Merinoren gidaritzapean, Javier Cercasen "El Móvil" liburuari buruz. Aleak eskuragarri liburutegian.
Antolatzailea: Sutegi udal liburutegia.
"Vachoca", saio berria
Zorione Mendezek berak, gaurko tailerraz gain, "Vachoca" tailer artistikoaren saio berria gidatuko du ekainaren 17an, 11:00-12:30 artean. Gogoan izan, "Etxea gaitzat harturik, tailer artistiko bat bideratuko da modu praktiko batean. Material desberdinekin esperimentatuz eta jolastuz momentu atsegin bat igaroz. Bakarkako zein taldeko ariketak egingo dira bertan. Proiektuan zehar ezagututako pertsonen egoerak kontatuko dira elkarrizketa eta kontzientzi kritiko eraikitzailea bultzatuz". 15 lagunentzako lekua egongo da tailer artistiko honetan. Izena aurrez eman beharko da, ganbara.sormentailerra@gmail.com helbidean. Herritar orori zuzendua egongo da, elebitan eskainiko den saioa.