Aitzaga K.E.-k 30 urte

Azpiegiturak muntatu eta frontoi ingurua Aitzagaren jaialdirako atontzen

Noaua Aldizkaria 2024ko mai. 31a, 12:03

Aitzaga Kultur Elkartearen larunbateko 30. jaialdirako prestatzen ari da herri erdigunea.

Atzo hasitako prestaketa lanei, segida ematen ari zaie ostiral honetan. Ondoko irudiotan ikus dezakezue nola itxuraldatzen ari den frontoi ingurua, larunbat honetako, ekainaren 1eko Aitzaga Kultur Elkartearen 30. urtemuga  jaialdirako. Ezohiko lehen irudia Mikel Laboa plazakoa duzue, frontoiko harmailak pilotalekutik atera eta elkarri begira dira Zumetaren muralaren parean. 

Frontoian, bestalde, oholtza ere agerikoa da jada eat Dema plaza karpagunea izango da biharko jaialdian. Aipatu moduan, larunbaterako atontzen doaz herria. Hiru hamarkada bete dituen Aitzaga Kultur Elkarteari gorazarre egiteko eguna izango da larunbatekoa. Hainbat ekimen antolatu dituzte, bereziki, musikaz girotuko den jaialdirako. Izan ere, Usurbilen osatu berri den eta estreinakoz jendaurrean, Txirikordaren inaugurazioan ikusi eta entzun genituen Fanfarrikant Brass Band-ekoak ariko dira goiz eta arratsaldez jaialdia girotzen. 

Egunari, ordea, urtemugako ekitaldi berezi batek emango dio hasiera. Herri bazkaria ospatuko da gero Askatasuna plazan. Bistan denez, ez da jan-edanik faltako egun osoan zehar. Gauean ere bokatak eskainiko ditu eta antolakuntzak. Beharko hartu, gaualdi luze baten abiapuntua izango baita afalordu hau. Izan ere, kontzertu gau itzela iragarri dute Aitzaga Kultur Elkartekoek, Olaia Inziarte, Delirium Tremens eta Zea Mays taldeekin. Dj Jotatxok borobilduko du goizaldera arte luzatuko den festa giroa. Sarrerak usurbilkultura.eus plataforman eskura ditzakezue.

Bide batez, gogoan izan; gaur bezala, bihar ere zabalik izango dela Aitzaga K.E.-ren hiru hamarkada hauetako historia iruditan bildu duen erakusketa Sutegin. 

Aitzaga K.E.-k 30 urte
Ekainaren 1era arte
"Aitzaga Kultur Elkartea 30 urtez hegaldian" erakusketa Sutegin. 
Ordutegia: 
-Asteartetik larunbatera: 18:00-21:00. 
-Larunbatetan: 11:00-14:00.
Zehaztasunak: "Aitzagaren urteurrena ospatzen ari gara urtea hasi zenetik. Ekimen ugari burutu baditugu ere, azken 30 urte hauetan egindakoa erakusketa batean islatzea pentsatu dugu. Horretarako bi astez Sutegiko erakusketa gela, irekieratik gaur egun arte bizitakoaren erakusleiho bihurtu nahiko genuke. Bertan egin diren ekimen, dinamika, bazkari, kirol txapelketa, ekitaldi politiko... ikusteko aukera izango dugu. Urte luzez bizi izandakoa aurkituko duzu erakusketa honetan."

Ekainak 1, larunbata
Aitzaga K.E.-ren 30. urtemugako jaialdia
13:00
 Ekitaldia.
13:30-14:00 Fanfarrikant Brass Band.
14:00 Herri-bazkaria Askatasuna plazan.
18:00 Fanfarrikant Brass Band.
19:30 Gunearen irekiera Dj Jotatxorekin.
20:00-23:00 Bokatak afaltzeko aukera izango da.
22:00 Kontzertuak: Olaia Inziarte, Delirium Tremens, Zea Mays, Dj Jotatxo.
06:00 Gunearen itxiera.
Sarrerak: usurbilkultura.eus plataforman eta Aitzaga tabernan salgai. Prezioa: herri-bazkarikoak 15 eurotan (egunean bertan 18 eurotan) eta otordurako zein kontzertu gauerako txartelak 30 eurotan.

Ekainak 15, larunbata
8:00
Irulegira irteera Bordatxo taberna paretik.
Zehaztasunak: “Bertan Irulegiko aztarnategiaren bisita gidatu bat izango da. Goizean abiatu eta eguerdi bueltarako izango da itzulera”.
Izen-ematea: aurrez Aitzagan.
Oharra: jende kopuruaren arabera, autobusa antolatuko da.

21:00 Folkcore V. Asamblea+Electropapo ta ondoren Bigiliya Aitzaga aurrean Aitzaga tabernak antolatuta.


Antolatzailea: Aitzaga kultur elkartea.