Maiatzeko azken ostirala gaur, hilak 31. Sarek deitutako hileroko mobilizazioa egingo dute arratsaldeko 20:00etan Mikel Laboa plazan.
Lasterbidean, 10 urte
Euskal Herri mailako Sarek deitutako beste ekimen bat laster; Lasterbidean lasterketaren 10. edizioa. Urtemuga berezi honen harira, asteburu pasa iragarri dute ekainaren 14 eta 15erako Abadiñon (Bizkaia). "Horretarako, lantalde oso bat buru-belarri dabil lanean, asteburu borobila izan dadin eta euskal preso eta iheslari guztiek herriaren maitasuna senti dezaten", adierazi dute antolakuntzatik. Bertan, besteak beste, lasterketa egiteaz gain, Anje Duhalderi zuzenduriko esker oneko jaialdia iragarri dute. Honatx kartela, bideoklipa eta abestia: