Aitzaga K.E., 30 urte

Plaza bete bazkaltiar

Noaua Aldizkaria 2024ko eka. 1a, 15:46

Herri bazkari jendetsua egin dute Askatasuna plazan, Aitzaga Kultur Elkartearen 30 urteak ospatzeko.

Usurbilgo jaietako zikiro janeko irudiaren oso antzekoa, baina ez. Hilabete amaieran izango da festetako hitzordu estimatu hau. Gaurkoan, Aitzagak batu du ondoko irudiotako jendetza, Askatasuna plazako aterpean. 300 herrikide baino gehiago erakarri ditu kultur elkarteak bete dituen 30 urteak ospatzeko aipatu herri bilguneko kideek sukaldatu duten herri bazkaritara. 

Aitzaga kideen elkargunea izan da gaur aipatu elkartea, baina elkartetik kanpo, haren atzealdeko plazan. Goizaldera arte luzatuko den jaialdirako indarrak hartzeko ezinbesteko hitzordua irudi hauetakoa.