Aitzaga K.E., 30 urte

Fanfarrikant Brass Band, jaialdiko giroaren pizgarri

Noaua Aldizkaria 2024ko eka. 1a, 19:46

Usurbilgo fanfarre talde berria hasi da girotzen Aitzaga Kultur Elkartearen 30. urtemugako jaialdia hasi den unetik bertatik.

Musikak, kantuak batzen gaitu eta Aitzaga Kultur Elkartearen 30. urtemuga festa hau ez da salbuespena izaten ari. Eguerdian, ospakizunak abiarazitako ekitaldiaren unetik bertatik hasi dira musikatzen jaialdi egun hau, antolatzaileek etxeko sorkuntzaren alde eginiko apustu ezin egokiagoarekin, gainera. Izan ere, Fanfarrikant Brass Band taldekoak plazaratu dira bigarrenez.

Estreinakoz, maiatzaren 10ean Ugartondoko Txirikorda belaunaldiarteko etxebizitza komunitarioa inauguratu zuten egunean ikusi eta entzun genituen. Jendaurreko ekitaldi publiko batean parte hartu dute gaur bigarrenez, Aitzaga Kultur Elkartearen 30. urtemuga festan. Ekimena musikatu eta euskal abesti ezagunak kantatzen aritu dira, bai askotariko instrumentu jotzaile eta herrikide direnez osaturiko taldeak, baita haiengana gerturatu direnak ere. 

Arratsaldean eman diote segida kalejira musikatuari. Jendetza batu da: