Aitzaga K.E.- 30 urte

Jendetza dardaratu du kontzertu gauak

Noaua Aldizkaria 2024ko eka. 2a, 15:41

Frontoia bete eta dar-dar egin dute bart, Aitzaga Kultur Elkartearen 30. urtemuga festako kontzertu gauera joandakoek.

Herriko festa egunetatik kanpo, gutxitan ikus daitezkeen irudiak jaso ditugu bart frontoian. Gogotik ospatu dute, Aitzaga Kultur Elkartearen 30. urtemuga, frontoiko oholtza gainera igotako musikari ezagunekin batera. Olaia Inziarte, Delirium Tremens eta Zea Mays taldeek dardarazi egin zitueztn frontoira joandakoak, hasieratik amaieraraino; tartean ziren belaunaldi ezberdinetako hainbat herrikide, baina baita hitzordu honetara etorritako bisitariak ere.

Kontzertu gau bizi eta mugitua zalantza izpirik gabe, Aitzagaren omenezko festa eguna borobiltzeko ezin egokiagoa. Musikariek hitzordu honetan parte hartzeko aukera eskertu eta, nola ez, Aitzaga omenduarentzat zorion hitzak izan zituzten.

Dj Jotatxok borobildu zuen goizaldera arte luzaturiko jaialdia.