Gipuzkoa Bertsotan

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketarako sailkatu da Uxue Fernandez

Noaua Aldizkaria 2024ko eka. 3a, 11:12

Argazkia: Gipuzkoa Bertsotan.

Igandean Hernanin jokatutako saioa irabazita, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan parte hartzeko sailkatu da Urretxun jaio eta egun Usurbilen bizi den herrikideak.

Lortu du. Udazkenean jokatuko den Gipuzkoako Bertsolari Txapelketarako sailkatu da Uxue Fernandez Lasa herrikidea. Igande honetan, Hernaniko Biteri kultur-etxean jokatutako saioa 327 punturekin irabazi ostean. Bi multzoetako batean ari zen lehiatzen Fernandez; B multzoan. Multzo horretako zortzigarren postuan amaitu du Gipuzkoa Bertsotan izeneko sailkapen fasea.

Gogoan izan, ekimen hau, Gipuzkoa Bertsotan, apirila amaieran hasi zela 74 bertsolariren parte hartzearekin. Lehen fase hartan, Gabiriako saioan aritu zen Fernandez. 48 bertsolari sailkatu ziren bigarren faserako. Bigarren fase honetan, Hernanin atzo jokaturikoa izan zen Fernandezen saioa. Azkenetako bat. Izan ere, igande honetako hitzorduekin amaitu da Gipuzkoa Bertsotan sailkapen ekimen hau. Aipatu moduan, 48 bertsolarietatik 34 izan dira azkenean, udazkeneko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketarako sailkatu direnak; hamazazpina multzo bakoitzetik. A  multzoan, sailkapen buruan amaitu du Aner Peritz Manterolak eta B multzokoan, Maider Arregi Markuletak. B multzo horretako zortzigarren postuan Uxue Fernandezek. Zorionak!


Hernaniko saioko sailkapena

Uxue Fernandez Lasa ------------------------------------ 327
Aitor Zubikarai Salegi ------------------------------------ 322,5 
Maddi Aiestaran Iparragirre --------------------------- 321
Antton Aizpurua Aldape --------------------------------- 314
Maialen Akizu Bidegain -------------------------------- 309
Urko Egaña Calderon ----------------------------------- 292,5

Gai-emailea: Maddi Labaka Mayoz.
Epaileak: Estitxu Agirre Agirre, Ion Martinez Ugarteburu, Mikel Urteaga Azkue eta Oihana Aranguren Etxaniz.
Idazkaria: Oier Iurramendi Etxeberria.

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketarako sailkatu direnak
A Multzoa

  A MULTZOA Lehen itzulia Bigarren itzulia Guztira
1 Aner Peritz Manterola "Euzkitze

332

342

674

2 Oihana Arana Cardenal 

319,5

353,5

 

673

 

3

Jon Gurrutxaga Urbieta

332

 

341 673
4

Eneritz Artetxe Eizagirre

327

333,5

660,5

5

Eneko Araiztegi Agirre

329,5

326

655,5

6

Haizea Arana Cardenal

 

333

 

305,5

638,5

 

7

Manex Mujika Amunarriz

308

 

329,5

637,5

8

Beñat Iguaran Amondarain

316,5

 

321

 

637,5

 

9 Iñigo Gorostarzu Etxebeste 300 337 637
10 Eli Pagola Apezetxea 323 313 636
11 Mikel Iturriotz Etxaniz 315,5 316,5 632
12 Endika Igarzabal Murua 301,5 325,5 627
13

Aratz Igartzabal Bidegain

306,5

319 625,5
14

Oier Etxeberria Zubimendi

318,5

 

305.5 624
15

Julen Zulaika Alkorta

316,5

302 618,5
16 Ane Beloki Lopez 308 306,5 614,5
17

Manex Astigarraga Bergara

321,5

 

291

 

612,5

 



B Multzoa

B MULTZOA Bertsolariak Lehen itzulia Bigarren itzulia
1 Maider Arregi Markuleta 360,5 345 705,5
2 Ane Zuazubiskar Iñarra 361,5 340 701,5
3 Andoni Rekondo Izagirre 346 332 678
4 Aitor Tatiegi Loidi  321,5 335,5 657
5 Maddi Aiestaran Iparragirre 326,5 321 647,5
6 Unai Izagirre Etxeberria 321,5 324 645,5
7 Aitor Salegi Martija 324 319 643
8 Uxue Fernandez Lasa 313,5 327 640,5
9 Maialen Akizu Bidegain 331,5 309 640,5
10 June Aiestaran Iparragirre 319 317 636
11 Aitor Zubikarai Salegi 313 322,5 635,5
12 Manu Goiogana Bengoetxea 318,5 316,5 635
13 Gorka Maiz Alustiza 319,5 309,5 629
14 Andoni Mujika Izagirre  307 320,5 627,5
15 Oier Aizpurua Olaizola 304 310 614
16 Antton Aizpurua Aldape 299,5 314 613,5
17 German Urteaga Garmendia 304,5 309 613,5