Bera Bera Ligako txapeldun, Bidasoa Irun Errege Kopako txapeldunorde

Noaua Aldizkaria 2024ko eka. 3a, 11:09

Punta-puntako bi eskubaloi taldeotan lehiatzen ari dira bi herrikide, taldeotako entrenatzaileotako bat ere usurbildarra da.

Punta-puntan dabiltzan herritik kanpoko bi kirol taldeen berri segidan. Lerrootara badakartzagu, horietan usurbildarrak lehiatzen ari direlako da.

Batetik, Bera Berak bederatzigarren aldiz Liga irabazi du asteburuan, Elxeren aurkako neurketa 27 golekin berdinduta amaitu ostean eta "asteazkenean Gascan lortutako garaipena baliatuz". Gogoan izan, talde honetan ari da lehiatzen Kalezarko Esther Arrojeria. Taldeko bigarren entrenatzailea da Jon Begiristain. Taldearen 27 goletatik bi Arrojeriak egindakoak izan ziren. "Atticgo BM Elx 17-11 eroso zegoen bigarren zatia hasieran, lehenengoa bikain itxi ondoren (15-11), Esperanza Lag pistan giro aparta zegoen, eta bazirudien luzapena biziko genuela, baina Super Amara Bera Bera suspertu egin da, taktikoki So Delgadoren gainean jarri da Arrojeria, Aalla funtsezkoa izan da bost geldiketa ia jarraian eginda, eta erasoan Tchaptcheten oinarritu da taldean. Azken minutuan, Etxeberriak baloia eskuadrara bidali du eta Elxen azken saiakera atezain bizkaitarrak gelditu du titulua poltsikoratuz", taldetik azaldu dutenez. Ligarekin batera, gogoan izan, Superkopa eta Kopa ere irabazi ditu taldeak denboraldi honetan.

Txapeldunorde
Bestalde, Errege Kopako finalera sailkatzear egonda Bidasoa Irun taldea. Ostiralean, final laurdeneko partida jokatu zuen C. Ciudad Realen aurka eta 43-28 irabazi zion taldeak. "Hasieratik urdinez jantzi dutenek aurrea hartu dute eta ez dute askatu partida amaitu arte. Lan serio, txukun eta profesionala egin du Bidasoa Irunek, maila txikiagoko aurkaria gainditzeko, baina aurkari duina izan da mantxako taldea. Ciudad Realeko zaleak klub handi baten duin izan dira", taldetik berri eman dutenez. Biharamunean, finalerdiko neurketa. Barça izan zuen aurkari eta tarte txikiz, 28-32 galdu zuten. Errege Kopako txapeldunorde amaitu du taldeak, bigarren postuan. Gogoan izan, bertan ari dela jokatzen Eneko Furundarena.

Asteburuko txapelketa honekin denboraldia amaitutzat eman du Bidasoa Irunek. "Liga Plenitudeko txapeldunordetza, Errege Kopako finalerdietara iristeak eta EHF European Leagueko 2024/2025 Multzoen Faserako txartela edukitzeak bidasoatarrentzat ikastaroa bikaina izatea eragin dute. Datorren denboraldian ikusiko dugu elkar!", iragarri dute.