Euskara eta aisialdiko dirulaguntza deialdien oinarriak eta kiroletakoen ebazpenak kaleratu ditu Udalak

Noaua Aldizkaria 2024ko eka. 3a, 10:43

Euskara eta aisialdiko dirulaguntzen deialdiak kaleratu ditu astelehen honetan Usurbilgo Udalak. Ekainaren 17an irekiko dute eskabideak aurkezteko epealdia. Bestalde, kirol arloko dirulaguntzen behin betiko ebazpenak ere plazaratu ditu. Lerrootan dituzue xehetasunak.

Udal dirulaguntza hainbaten berri segidan. Batetik, amaitzear den 2023-24 ikasturte honetan aisialdiko begirale edo zuzendari ikastaroak egin dituztenek nahiz euskara ikasten aritu direnei zuzenduriko dirulaguntza deialdien oinarriak kaleratu ditu Usurbilgo Udalak, astelehen honetako, ekainaren 3ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean.

Euskarako dirulaguntza deialdia
Xedea: "Usurbilgo Udalaren dirulaguntzen oinarri erregulatzaileak ezartzea, norgehiagoka erregimenean, 2023-2024 ikasturtean helduentzako euskalduntze eta alfabetatze ikastaroak egin dituzten usurbildarrei dirulaguntzak emateko".
Baldintzak:
-Usurbilen erroldatua egon eta 16 urtetik gora izatea.
-Gutxienez, ikastaro osoan zehar, %80ko asistentzia izatea (autoikaskuntzaren kasuan aprobetxamendua ziurtatzea).
-Gutxieneko aprobetxamendua gainditzea (euskaltegiak egindako ziurtagiriaren bidez egiaztatu beharrekoa).
-2023ko irailaren 1etik 2024ko abuztuaren 31 bitartean egindako ikastaroak lagunduko dira diruz: HABEk homologatutakoak eta ez homologatuak.
Banatuko den laguntza kopurua:
-Aipatu baldintzak betetako herritarrek matrikula kostuaren %100 jasoko dute (600 euroko muga).
Eskaerak: udal erregistroan edo usurbil.eus atariko dirulaguntzen atalean.
Epealdia:
ekainak 17-28.
Informazio gehiagorako: ekainaren 3ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.

Aisialdiko begirale edo zuzendari ikastaroak
Xedea: "Usurbilgo Udalaren dirulaguntzen oinarri erregulatzaileak ezartzea, norgehiagoka erregimenean, 2023-2024 ikasturtean zehar aisialdiko begirale edo zuzendari ikastaroa euskaraz egin duen usurbildar orori dirulaguntzak emateko".
Baldintzak:
-Usurbilen erroldatua egon eta 16 urtetik gora izatea.
-Ikastaroa euskaraz izatea eta Eusko Jaurlaritzak homologatua izatea.
-Ikastaroaren alderdi teorikoa gainditzea eta araututako gehienezko epearen barruan titulua lortzea.
-2023ko uztailetik 2024ko ekaina bitartean egindako ikastaroak lagunduko dira diruz.
-Ikastaroek Eusko Jaurlaritzaren homologazioa behar dute.
Banatuko den laguntza kopurua:
-Begirale ikastaroa: matrikularen %50 (gehienez ere 250 €).
-Aisialdiko zuzendari ikastaroa: matrikularen %50 (gehienez ere 250 €).
-Aipatutako portzentaje hau gutxitu egin daiteke aurkezten diren eskarien arabera.
Eskaerak: udal erregistroan edo usurbil.eus atariko dirulaguntzen atalean.
Epealdia:
ekainak 17-28.
Informazio gehiagorako: ekainaren 3ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.



DIRULAGUNTZEN EBAZPENAK
Kirol elkarteenak ez diren kirol jarduerak burutzeko behin betiko dirulaguntzak
Eskaerak: 5.
Banatuko den laguntza kopurua: 2.000 euro.
Informazio gehiago: ekainaren 3ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.

Kirol egokituko jarduerak burutzeko behin betiko dirulaguntzak
Eskaerak: 1.
Banatuko den laguntza kopurua: 3.000 euro.
Informazio gehiago: ekainaren 3ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.

Kirol elkarteen ohiko egitasmoak burutzeko behin betiko dirulaguntzak
Eskaerak: 6.
Banatuko den laguntza kopurua: 55.555,87 euro.
Informazio gehiago: ekainaren 3ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.

Erlazionatuak